20.000 lagunetik gora parte hartu dute Bilboko Udalaren, Ecoembesen eta Ecovidrioren Reciclaberinto kanpainan Bilbon

20.000 lagunetik gora parte hartu dute Bilboko Udalaren, Ecoembesen eta Ecovidrioren Reciclaberinto kanpainan Bilbon

 Bilboko Areatzak urriaren 29tik azaroaren 12 bitartean birziklapena sustatzeko kanpaina berritzailea eta bitxia jaso du

Guztira, 20.000 lagunetik gora parte hartu dute azken asteotan Bilboko Udalak, Ecoembes eta Ecovidriok Bilboko Areatzan antolatu duten “Reciclaberinto, birziklatzearen labirintoa” deritzogun kanpaina berritzailean. Kanpaina honek, oso bitxia eta deigarria izan denez, jendearen arreta bereganatu du oso parte-hartze altua lortuz. Berez, labirintoa osatzen zuten pertsonen artean 3 tableta zozketatu dira, eta guztira 10.000 hiritarrek hartu dute parte. Labirintoaren barruan plastikozko, metalezko eta brik motako ontziez gain, beira, papera eta kartoizko ontzi ezberdinen bereizketa egokia bultzatzera zuzendua doan ekintza berritzailea abian jarri da.

Irekia egon den bitartean, bai Bizkaiko baita kanpoko familia, lagun-talde eta elkarte anitz izan dira labirintoa osatzera animatu direnak. Lan egunetan goizeko 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 16.30etik 19.30era egon da irekia, eta asteburuetan goizeko 11.00etatik 14.30era eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara. Partaide gehienek ezustekoz eta elementu deigarriz beteriko ibilbide bat topatu dituzte non ontzien bereizketa egokiaren inguruko  ohiko mezuak barneratu dituzten. Bilboko etxeetan 155.000 triptiko banatu dira; komunikabideetan eta  metroan 400.000 pertsona ingururengana heldu da eta zonaldetik pasa diren hiritarren kopurua 80.000 inguru izan direla estimatzen da. Aurrez aurreko eta kaleko erantzuna oso baikorra izateaz gain, sare sozialetan eta komunikabideen lineako bertsioetan ikaragarrizko jendetzak hartu du parte #reciclaberintoBilbao etiketa erabiliz, eta argazki eta “selfie” bitxiak partekatuz.

Ondorioz, antolatzaileen ustetan, kanpainaren helburuak bete dira: hondakinen kopurua zein kalitatea handitzea da Bilboko hirian kokatuak dauden hiru edukiontzi lerroen (horia, urdina eta berdea) helburua.

Bideoa ikusi

Birziklatu eta azaldu plazara!

Birziklatu eta azaldu plazara!

Iraileko azken asteetan Txingudiko Zerbitzuak-ek “Birziklatu eta azaldu plazara!” leloarekin burutu du bere azken birziklapen kanpaina. Kanpaina berri honekin, bi helburu bete nahi izan ditu: etxean hondakinak gaika bereiztearen beharrari buruz informatzea eta herritarrak behar horretaz jabetzea.

Ekimen honek presentzia handia izan du Irun eta Hondarribiako kaleetan, herritarrekin zuzeneko harremana ahalbidetu duten jarduerak proposatu dira eta herritarrek egungo bilketa moduen inguruan eduki ditzazketen zalantzak argitzeko espazioak antolatu dira. Era berean, eskualdeko postontzi guztietan egungo lau bilketa ildoei buruzko informazioa emateko esku-orriak banatu dira.

Adin guztietako herritarrekin harremana ahalbidetu duten jardueren artean, “Puxiken jolasa” eta “Pedalei eragiten” jarduerak aurkitzen dira. Kalean burutu diren jarduera guzti hauek Artelatzeko ingurumen hezitzaileek gidatu dituzte.

Errenteriako konspostguneek lehenengo konposta heldua eman dute

Errenteriako konspostguneek lehenengo konposta heldua eman dute

Urtea pasa da Errenterian 2014ko maiatzean auzokonposta egiteko lehenengo guneak martxan jarri zirenetik. Konpostatzen hasi ziren lehen auzoak Fanderia, Agustinak eta Gaztaño izan ziren. Horietan, konposta heldua ateratzeko garaia iritsi da. Lehenik, konpost helduaren kalitatea ezagutzeko, laginak hartu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Zizurkilen duen Fraisoro laborategira eraman dira.

Ecovidriok Artelatzen eskutik ostalariei zuzenduriko Horeca kanpaina garatu du Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrietan

Ecovidriok Artelatzen eskutik ostalariei zuzenduriko Horeca kanpaina garatu du Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrietan

Kanpaina honen bitartez, beira biltzeko edukiontzien ezarpen esparruko azterketa egin da eta kalean dauden beira birziklatzeko edukiontzi berdeak egokitu dira, ostalariek gertuago izan ditzaten. Aldi berean, hostalariei gaikako bilketa honetan parte hartzeko behar dituzten baliabideak eskaini zaizkie, informazioa de kuboak.

Birziklapena sustatuko den herrietako ostalaritza-establezimenduak bisitatu ondoren (tabernak, hotelak, jatetxeak…), bertako arduradunek adierazitako beharrak aztertu eta konponbideak eta hobekuntzak jarri dira martxan: edukiontzi berde gehiago jarri edo edukiontziak ordezkatu, ontziak bolkatzeko esku hidrauliko bereziak dituzten edukiontzi bereziak jarri edota beirazko hondakinak establezimendu barruan modu egokian banatzeko gurpildun ontziak eta 40 litrokoak banatu, besteak beste.

2015ean kanpaina hau Uribe-kosta osatzen duten herrietan, Abanto–Zierbanan, Mungian, Tolosaldeko Mankomunitatean, Txorierriko Mankomunitatean eta Zumarraga, Zegama, Donostia, Pasaia, Gordexolako… zenbait puntutan garatu da.

Urola Erdian birziklatuz

Urola Erdian birziklatuz

Azken bi aste hauetan Urola Erdia Mankomunitateko hiru herritan kontzientziazio kanpaina bat gauzatu da. Kanpainaren helburua herritarrak kontzientziatu eta etxeko hondakinak bereizten erakustea zen.

Horretarako, Artelatzeko hezitzaileak Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako kaleetan barrena ibili dira bizikleta berezi batzuetan. Bizikleta hauen paneletan birziklapenarekin loturiko jolas ezberdinak zeuden eta herritar ugari aritu da hauetan.

Parte hartzaile guztien artean, bertako produktuez osatutako otar bat zozkatu da eta irabazlea Joxe Mari Goenaga (Azpeitia) izan da. Zorionak!

Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL eta Ekos Estudios Ambientales SL-k, Asteasuko auzokonpostaren jardunbide protokoloa idatzi dute

Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL eta Ekos Estudios Ambientales SL-k, Asteasuko auzokonpostaren jardunbide protokoloa idatzi dute

Dokumentua Asteasuko herrian kokaturik dauden konpostguneetako konpostaje prozesurako jarraipen eta kontrolerako jardunbide protokolo bat da. Protokolo honen bitartez konpostaren kalitatea bermatu nahi da, aktibitate honek ingurumenean eta pertsonen osasun eta ondasunetan sor ditzakeen kaltea murriztuz.

Neurrira egindako protokoloa da, herriaren eta Udalak diseinatu eta martxan jarri duen etxeko biohondakinen sistemaren berezitasunekin bat datorrena, baita protokolo hau aplikatzen hasi baino lehenagoko herriko eta Mankomunitateko lorezaintzan jatorria duten inausketekin.

Protokoloak arreta berezia eskaintzen dio biohondakinen eta lortutako konpostaren jarraipen eta kontrolari. Eguneroko jarraipena nola egin behar den deskribatzen du, bai neurtu beharreko parametroena eta baita estrukturantea, aireazioa, inzidentzien detekzioa eta neurri zuzentzaileena ere; eta heltze prozesuan dagoen materiaren asteko jarraipena, bereziki parametroen neurketa eta iraulketei dagokionean. Azkenik, lortutako konpostaren analisi eta manipulazioari denbora bat eskaintzen dio, konpostak izan ditzakeen aplikazioekin.