Dokumentua Asteasuko herrian kokaturik dauden konpostguneetako konpostaje prozesurako jarraipen eta kontrolerako jardunbide protokolo bat da. Protokolo honen bitartez konpostaren kalitatea bermatu nahi da, aktibitate honek ingurumenean eta pertsonen osasun eta ondasunetan sor ditzakeen kaltea murriztuz.

Neurrira egindako protokoloa da, herriaren eta Udalak diseinatu eta martxan jarri duen etxeko biohondakinen sistemaren berezitasunekin bat datorrena, baita protokolo hau aplikatzen hasi baino lehenagoko herriko eta Mankomunitateko lorezaintzan jatorria duten inausketekin.

Protokoloak arreta berezia eskaintzen dio biohondakinen eta lortutako konpostaren jarraipen eta kontrolari. Eguneroko jarraipena nola egin behar den deskribatzen du, bai neurtu beharreko parametroena eta baita estrukturantea, aireazioa, inzidentzien detekzioa eta neurri zuzentzaileena ere; eta heltze prozesuan dagoen materiaren asteko jarraipena, bereziki parametroen neurketa eta iraulketei dagokionean. Azkenik, lortutako konpostaren analisi eta manipulazioari denbora bat eskaintzen dio, konpostak izan ditzakeen aplikazioekin.