Iraileko azken asteetan Txingudiko Zerbitzuak-ek “Birziklatu eta azaldu plazara!” leloarekin burutu du bere azken birziklapen kanpaina. Kanpaina berri honekin, bi helburu bete nahi izan ditu: etxean hondakinak gaika bereiztearen beharrari buruz informatzea eta herritarrak behar horretaz jabetzea.

Ekimen honek presentzia handia izan du Irun eta Hondarribiako kaleetan, herritarrekin zuzeneko harremana ahalbidetu duten jarduerak proposatu dira eta herritarrek egungo bilketa moduen inguruan eduki ditzazketen zalantzak argitzeko espazioak antolatu dira. Era berean, eskualdeko postontzi guztietan egungo lau bilketa ildoei buruzko informazioa emateko esku-orriak banatu dira.

Adin guztietako herritarrekin harremana ahalbidetu duten jardueren artean, “Puxiken jolasa” eta “Pedalei eragiten” jarduerak aurkitzen dira. Kalean burutu diren jarduera guzti hauek Artelatzeko ingurumen hezitzaileek gidatu dituzte.