Zerbitzuak

  1. Hasiera
  2.  » Zerbitzuak

Sortu zenetik, Artelatzeko lantaldeak bere bezeroei begira betetzen dituen lan ataletan eta zerbitzuetan bilakaera nabarmena eman du.

Gure lehenengo urratsak hasiberri zen ingurumen hezkuntzan egin bagenituen ere, egungo lanetan dibertsifikazioaren bidea hartu dugu jasangarritasuna, biodibertsitatea, mugikortasuna, ekonomia zirkularra… kontzeptuak barneratuz eta bezeroei ahalik eta lan osatuena eskaini ahal izateko.

Dibertsifikazioaren aztarnari lotuta, teknologia berrien aldeko apostua aipatu beharra dago etengabe eraberritzeko konpromisoari eutsiz eta ingurumenarekin dugun atxikimendua inola ere ahaztu gabe.

Hidden
Kanpainak

Askotariko gaien inguruko sentsibilizazio eta komunikazio kanpainen kudeaketa osoa: ideia eta baliabideen zehaztapena, diseinua eta ekoizpena, garapena eta jarraipena.

  • Materia organikoaren gaikako bilketa
  • Birziklapena
  • Ingurumen-efemerideen ekitaldiak: Aste berdea, Uraren eguna, Bioaniztasunaren eguna, Mugikortasun astea…
  • Ingurumen-arazoak: Exporretrete
  • Kale-garbitasuna
  • Mugikortasuna
Natura guneak

Natur guneak

Gizakia eta naturaren artean mendeetako elkarbizitzak eragindako paisaia kulturalak ezagutuz iritsiko gara haiek maitatzera eta kontserbatzera.

  • Parketxeetan arreta eta dinamizazioa:
    • Arditurri-Oiartzun (Aiako Harria NP)
    • Barandiaran-Lizarrusti-Ataun (Aralar NP)
    • Anduetza-Zegama (Aizkorri-Aratz NP)
    • Arantzazu-Oñati (Aizkorri-Aratz NP)
  • Zentro berrien diseinua eta ekoizpena
  • Interpretazio baliabideen sorrera
Eskolako Agenda 2030

EAG21

Herriko hezkuntza-komunitateei zuzendutako programa parte-hartzaile honetan iraunkortasunerantz hurbiltzeko bideak nola jorratu hausnartzeko erabakiak hartzerakoan ikasleei protagonismoa ematen die herriko kudeaketan eragileak bihurtzen direlarik.

  • Prozedura urratsez urrats: sentsibilizazioa, garapena, foroak, audientzia.
  • Material didaktikoen sorrera.
Hondakinak

HondakinakHiri-hondakinen kudeaketaren hierarkiako (Prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena) maila guztietan egiten dugu lan, ekonomia zirkularra sustatuz.

  • Prebentzioa
  • Elikagaien xahuketa
  • Etxeko konpostajea
  • Zisare, ikastetxeetako konpostaje programa
  • Berrerabilera
  • Bigarren eskuko merkatuak
  • Birziklapena
  • Materia organikoa
  • Gaikako bilketan kalitatearen eta kantitatearen hobekuntza
Energia berriztagarriak

Energia berriztagarriak

Klima-aldaketari aurre egiteko orduan berebiziko garrantzia dauka energia berriztagarrien sustapenak eta gizartea trantsizio horretarako prestatzen laguntzen dugu.

  • Tailerrak
  • Erakusketak eta askotariko euskarriak: panelak, material didaktikoa…
Mugikortasun iraunkorra

Mugikortasun iraunkorra

Eguneroko desplazamenduak egiteko garraiobide jasangarrienak aukeratzeak daukan garrantziaz eta eraginaz ohartaraztea da helburu nagusia.

  • Mugikortasun astea
  • Bizikleten bigarren eskuko merkatuak
  • Hirigunean bizikletan ibiltzeko ikastaroak
  • Eskolara oinez
Azterketak eta planak

Azterketak eta planak

Jorratzen ditugun ingurumen gaien inguruan daukagun ezaguera sakonak azterketak eta planak egiteko aukera eskaintzen digu.

  • Hiri-hondakinen prebentzio planak
  • Hiri-hondakinen kudeaketa eta elikagaien xahuketa
  • Bisitarien frekuentazioa aisia-guneetan
  • Agenda 2030: erakundeen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuetara (GJH)
Kultur zentroak eta museoak

Kultur zentroak eta museoak

Askotariko arloetan formazioa duen giza-taldearen komunikazio-gaitasunari esker, kultur ekipamenduen arretan eta dinamizazioan zerbitzu bikaina ematea baimentzen digu.

  • Barandiaran Museoa, Ataun.
  • Urrelur mineral eta fosilen museoa, Urretxu.
Bisita gidatuak azpiegituretara

Bisita gidatuak azpiegituretara

Ingurumen-azpiegituren bisita gidatuak baliabide egokiak dira gizartearen sentsibilizaziorako.
Zerbitzu osoa ematen dugu: taldeen erreserba-protokoloa, bisiten garapena, ebaluaketa, material didaktikoak.

  • Ura: urtegiak, edateko uren araztegiak, hondakin-uren araztegiak
  • Hondakinak: Ontzien sailkatze-planta, Garbiguneak.
Diseinu grafikoa

Diseinu grafikoa

Diseinu grafikoko departamentua pertsonal adituaz eta punta-puntako baliabideez hornitua dago. Artelatzen jarduerari lotutako lanak burutzeaz gain, diseinu mailako enkarguak ere egiten ditugu.

  • Irudi korporatiboen sorrera
  • Askotariko euskarri informatzaileak
  • Seinaleztapena eta interpretazioa
  • Ekipamenduen barne diseinua