Urtea pasa da Errenterian 2014ko maiatzean auzokonposta egiteko lehenengo guneak martxan jarri zirenetik. Konpostatzen hasi ziren lehen auzoak Fanderia, Agustinak eta Gaztaño izan ziren. Horietan, konposta heldua ateratzeko garaia iritsi da. Lehenik, konpost helduaren kalitatea ezagutzeko, laginak hartu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Zizurkilen duen Fraisoro laborategira eraman dira.