Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean parte hartu du

Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean parte hartu du

“Aukeratu. Aldatu. Konbinatu zure mugikortasuna” lelopean ospatu da aurten Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea Lasarte-Orian, jendea garraio-alternatiba ezberdinetan pentsatzera animatuz. Hori dela eta, Ingurumeneko arloak Artelatzeko kideen laguntzaz, hainbat jarduera antolatu zituen irailaren 17tik 22ra bitartean.

Aurtengo egitarauan, ondorengo jarduera parte-hartzaileak aurkitu dira:

  • Kaleak oinezkoentzat: herri kirolak, segway eta bide hezkuntza zirkuitua.
  • Bizikleta festa-martxak, jolasak eta bigarren eskuko merkatu txikia.
  • Hirian bizikletan ibiltzeari buruzko ikastaroa.
Artelatzek Ekoscan PLUS ziurtagiria jaso du

Artelatzek Ekoscan PLUS ziurtagiria jaso du

Artelatz enpresak Ingurumen Hobekuntza Kudeatzeko Sistema ezarrita dauka eta zazpigarren urtez jarraian, auditoria gainditu eta eskumena duen ingurumen administrazioak legezko betebeharrak bete dituela egiaztatu ondoren, Ekoscan PLUS ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriaren balio-data 2018ko uztailerartekoa da. Garapen jasangarriaren aldeko apostua dugu eta horretan jarraitzen dugu lanean.

2011 urtean Ekoscan ziurtagiria berritu dugu

2011 urtean Ekoscan ziurtagiria berritu dugu

 
Artelatzek bere ingurumen konpromisoari eutsiz, bere ziurtagiria Ekoscan Arauaren arabera berritu egin gu. 2007an hasitako sistematizazioari jarraituz, hirugarren honetan gure ingurumen adierazleak hobetu egin ditugu eta honi esker gainditu egin dugu Ekoscan Ingurumena Hobetzeko Kudeaketa Sistema berritzeko ikuskapena.
 
Hurrengo ekitaldiari begira Artelatzeko lantaldea osatzen dugunok lanean gara, hobekuntza prozesuak suposatzen duen erronka guraganatuz.