“Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” Donostian

“Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” Donostian

Horrela deitzen da San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok apirilean eta maiatzan burutuko duten ekintza. Birziklabirintoa ekintza berritzailea da, Artelatzek sortu, diseinatu eta garatu duen ekintza. Kanpaina honen helburua, San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako bizilagunek birziklapenaren eta ingurumen zainketaren inguruko kontzeptuetan trebetasuna hartzea, zalantzak argitzea eta ezagutza zabaltzea da.

Labirinto bitxi hau Donostiako Easo plazan dago kokatua, apirilaren 21etik maiatzaren 4ra bitartean. Birziklabirintoa ez da kanpaina arrunta, Easo plazatik pasako den jendearen arreta deitzeko elementu anitz baititu. Egurrezko paletekin egindako estruktura erraldoiak ongietorria ematen dio bertaratzen den jendeari eta plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen dira zirkuitu itxi honetan.

Birziklabirintoa goizeko 10.00etatik 13.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara dago zabalik lanegunetan eta, 10.30etik 14.00etara/ 17.00etatik 20.00etara asteburuetan. Gerturatzen direnek, askotariko zozketatan parte hartzeko aukera izango dute, beti ere, proposatutako hondakina zein edukiontzitan utzi behar den asmatzen badute.

Gainera Gipuzkoako Bera Bera eskubaloi taldeko zenbait jokalarik Birziklabirintoarekin bat egin dute, herritarrak hondakinak bereiztera animatuz. Horretarako, maiatzaren 2an, Bera Berako neskak Biziklabirintoan izango dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Sare sozialetan kanpaina zabaldu nahi? Birziklabirintoan argazki bat atera duzu? #birziklabirintoa2016 etika ipini zure argazkietan!

Irun eta Hondarribian konposta egiten duten familiei jarraipena

Irun eta Hondarribian konposta egiten duten familiei jarraipena

Txingudiko Zerbitzuakek urteak daramatza Behe Bidasoako biztanleriaren artean etxeko konpostajea bultzatuz eta azken urteetan ehunka familien parte-hartzea lortu da.

Otsaila eta urria bitartean, konposta egiten duten familiei zuzenduriko jarraipen aholkularitza zerbitzua jarriko da martxan. Zerbitzu honek familien eskura aholkularitza zerbitzu iraunkor bat jartzea du helburu eta proiektuaren jarraipen bat egitea, gaur egungo parte-hartzea mantenduz eta familia berriak gehitzea lagunduz.

Jarraipen hau garatzeko, konpostaje teknikari bat konposta egiten duten familia guztiekin jarriko da harremanetan telefonoz urtean behin. Galdeketa labur bat egingo zaie hautematen diren arazo eta zalantzetan aholkatzeko, arazoak zuzenean telefonoz konpontzeko edo telefonoz konponezinak diren kasuetan, bisita bat hitzartzeko.

ZiSare Txingudi programak konpostajea ikastetxeetara hurbiltzen du

ZiSare Txingudi programak konpostajea ikastetxeetara hurbiltzen du

Txingudiko Zerbitzuakek ZiSare Txingudi programa jarri du abian lehen aldiz eskualdean, eta haren helburuak dira, alde batetik, ingurumenaren eta hondakinen kudeaketaren alorretan ikasleak sentsibilizatzea, eta bestetik, autokonpostajearen metodoa ezagutzera ematea bere alderdi guztietan, konpostagailu baten mekanika nahiz konposta egiteko materia deskonposatzen duten mikroorganismoak ezagutu ahal izateko. Guztira 25 lan talde osatu dira eta 500 ikaslek hartzen dute parte, kopuru ona lehen edizioa dela kontuan hartzen badugu.

Artelatzeko ingurumen hezitzaile batek laguntzen du programa aurrera eramaten, laguntza osoa eskaintzen baitu konpostagailua lorategian jartzen den unetik hasita, tresnak erabiltzen ikasteko eta prozesua ulertzeko programatzen diren tailerretan eta saioetan, laborategia barne. Sortzen den gai organikoa edo konposta ikastetxean bertan dauden berdeguneetan edo lorategietan erabil daiteke gero.

ZiSare Txingudi programaren aurkezpena Irungo La Salle ikastetxean

Tentuz eta zentzuz birziklatzeko kanpaina berria Tolosaldean

Tentuz eta zentzuz birziklatzeko kanpaina berria Tolosaldean

Ecovidrio eta Ecoembes-en eskutik, Tolosaldeko Mankomunitateak Birziklatu tentuz eta zentzuz kanpaina berria abian jarriko du martxoan. Kanpaina berri honen bitartez birziklatze tasa igo eta herritarrek gero eta hobeto birziklatzea lortu nahi da, birziklapenaren  kalitatean oinarrituz.

Horretarako, kalean bi ekintza ezberdin egingo dira: puxiken informazio puntua eta trizikloen informazio puntu mugikorra. Puxiken informazio puntuan oinezkoei hondakin bati lotutako puxika bat puntu batetik bestera eramatea proposatuko zaie eta iristean, dagokion gaikako bilketa lerroan lotu beharko dute. Trizikloen informazio puntu mugikorrean aldiz, hiru triziklo ibiliko dira kalez kale, birziklapenarekin lotutako jolas ezberdinak eramango dituztelarik trizikloei loturiko paneletan.

Bi ekintza hauen helburua herritarrekin harreman zuzena bultzatzea izango da, harreman honetan sustatuko den elkarrizketa xume eta zehatzaren bitartez, gaika bildu behar diren hondakinen inguruko informazioa helaraztea. Herritarren denbora eta arreta eskertzeko, poltsa berrerabilgarriak banatuko zaizkie parte hartzen dutenei.

Parte hartu, tentuz eta zentzuz birziklatu!

Aurkezpenaren bideoa

Abian da ZiSare programa Txingudi eta Urola Kostako mankomunitateetako ikastetxeetan

Abian da ZiSare programa Txingudi eta Urola Kostako mankomunitateetako ikastetxeetan

Konpostajearen gaia modu praktiko eta parte-hartzailean lantzea du helburu ZiSare programak eta ikasleek ikastetxean sortzen dituzten hondakinetatik abiatuta, ikasleek materia organikoak izan dezakeen balioaz jabearaztea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, programak konpostagailu bat martxan jartzeko aukera eskaintzen du, ikastetxeetan sortzen den materia organikoaren zati bat konpost bihurtzeko, ikastetxe bereko baratze eta lorategietan erabili daitekeena.

Urola Kostan 2014-2015 ikasturtean jarri zen martxan eta ikasturte honetan, Txingudi gehitu da programara. ZiSare Programan ikasleak arduratzen dira konpostajearen jarraipenaz, hondakin organikoak isurtzen dituzten aldiro landa koadernoa betez. Konpostaren prozesua eta kalitatea bermatzeko, konpostajean aditua den teknikariak hilean behin konpostagailuen jarraipena egiten du. Datuen bilketaz gain, ikasleei gaia irakasteko, gelan bi saio praktiko garatzen dira, ingurumen hezitzaile baten laguntzarekin. Saio hauetan konpostajearen arduradun biologikoak (makroorganismoak eta mikroorganismoak) eta konpostaren aplikazioak ezagutzeko aukera dute ikasleek.

Jada 3.000 familia baino gehiago ari dira materia organikoaren bilketan parte hartzen Bilbon

Jada 3.000 familia baino gehiago ari dira materia organikoaren bilketan parte hartzen Bilbon

Martxan jarri zenean izandako arrakastaren ondoren, modu esperimentalean, duela lau urte Deuston, orain Arangoiti, San Inazio, Ibarrekolanda, Matiko, Ciudad Jardín eta Castaños auzoetako bizilagunek jada edukiontzi espezifikoak dituzte, non 3.000 familia baino gehiago ari diren materia organikoa uzten. Artelatzek dinamizatutako ekimena da eta laster hiri osora zabalduko da, edukiontziak eskuratzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bati esker.

Helburua materia organikoaren birziklapena handitzea da landare jatorriko hondakin organikoak bilduz (sukaldatutakoak nahiz gordinak), ingurumena, ekonomia eta osasunarekiko dituen abantailengatik. Hondakin hauek Artigas konpostatze planta berrira garraiatzen dira eta bertan konpost bihurtzen dira, lurra aberasten duen substratua, lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibiletan erabiltzen dena.