Horrela deitzen da San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok apirilean eta maiatzan burutuko duten ekintza. Birziklabirintoa ekintza berritzailea da, Artelatzek sortu, diseinatu eta garatu duen ekintza. Kanpaina honen helburua, San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako bizilagunek birziklapenaren eta ingurumen zainketaren inguruko kontzeptuetan trebetasuna hartzea, zalantzak argitzea eta ezagutza zabaltzea da.
Labirinto bitxi hau Donostiako Easo plazan dago kokatua, apirilaren 21etik maiatzaren 4ra bitartean. Birziklabirintoa ez da kanpaina arrunta, Easo plazatik pasako den jendearen arreta deitzeko elementu anitz baititu. Egurrezko paletekin egindako estruktura erraldoiak ongietorria ematen dio bertaratzen den jendeari eta plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen dira zirkuitu itxi honetan.
Birziklabirintoa goizeko 10.00etatik 13.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara dago zabalik lanegunetan eta, 10.30etik 14.00etara/ 17.00etatik 20.00etara asteburuetan. Gerturatzen direnek, askotariko zozketatan parte hartzeko aukera izango dute, beti ere, proposatutako hondakina zein edukiontzitan utzi behar den asmatzen badute.
Gainera Gipuzkoako Bera Bera eskubaloi taldeko zenbait jokalarik Birziklabirintoarekin bat egin dute, herritarrak hondakinak bereiztera animatuz. Horretarako, maiatzaren 2an, Bera Berako neskak Biziklabirintoan izango dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Sare sozialetan kanpaina zabaldu nahi? Birziklabirintoan argazki bat atera duzu? #birziklabirintoa2016 etika ipini zure argazkietan!