Martxan jarri zenean izandako arrakastaren ondoren, modu esperimentalean, duela lau urte Deuston, orain Arangoiti, San Inazio, Ibarrekolanda, Matiko, Ciudad Jardín eta Castaños auzoetako bizilagunek jada edukiontzi espezifikoak dituzte, non 3.000 familia baino gehiago ari diren materia organikoa uzten. Artelatzek dinamizatutako ekimena da eta laster hiri osora zabalduko da, edukiontziak eskuratzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bati esker.

Helburua materia organikoaren birziklapena handitzea da landare jatorriko hondakin organikoak bilduz (sukaldatutakoak nahiz gordinak), ingurumena, ekonomia eta osasunarekiko dituen abantailengatik. Hondakin hauek Artigas konpostatze planta berrira garraiatzen dira eta bertan konpost bihurtzen dira, lurra aberasten duen substratua, lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibiletan erabiltzen dena.