6.000 bisitari baino gehiago Arditurriko txondorra ikusten

6.000 bisitari baino gehiago Arditurriko txondorra ikusten

Abenduaren 20an Olentzeroren lagunak Arditurriko txondorretik ikatza hartu zuten Olentzerori emateko. Euria egin arren ekitaldi ederra izan zen eta jende ugari hurbildu zen 20 egunez piztuta egon den txondorretik ikatza ateratzen ikustera. Azaroaren 29an piztu zutenetik 6.000 bisitari baino gehiago izan dira bertan, ikastaldeak, norbanakoak, familiak… Harrera ezin hobea izan du eta lan bikaina egin dute lau ikazkinek; Zorionak eta eskerrik asko Trumoia, Legatza, Baserri eta Marron!!

Artelatzek Ekoscan plus ziurtagiria eskuratu du

Artelatzek Ekoscan plus ziurtagiria eskuratu du

Gure eguneroko zereginetan Ingurumen hobekuntzak lortzeko eskuratu genuen Ekoscan Araua. Eta ingurumen hobekuntzarako plan honek lorpenak, era azkar eta errazean antzematea ahalbidetzen duela esan dezakegu.

Ekoscan Arauaren ® ziurtagiria duten enpresek erronka bikoitza onartzen dugu:

  • Batetik, ingurumen hobekuntzen lorpena sistematizatzea , urtez-urte,
  • Eta bestetik, Arauaren ziurtagiria jaso eta hiru urteren buruan ingurumen arloan ezarritako legedia beteko dutela bermatzea.

Artelatz dagoeneko bigarren fasean dago, hau da, egiaztatu dugu ingurumen eskakizunak bete ditugula eta, horren ondorioz,  Ekoscan plus Ziurtagiria jaso dugu.

Zer esanahia du agiri honek?

  • Ingurumen-alderdiak hobetu izana adierazten duten emaitza kuantifikagarriak lortu ditugula.
  • Aplika dakiokeen ingurumen-legeria betetzen dugula.
  • Langileen parte-hartzea sustatu dela eta horretarako Hobekuntza Talde bat izendatu dela.
  • Aintzat hartzen ditugula ingurumen-alderdiei lotutako datu ekonomikoak (barneko eta kanpoko kostuak).
  • Artelatzen lorpenak ezagutarazten direla Ingurumena Hobetzeko Plana ezartzean.
Zer plan aukeratuko duzu Aralarrera hurbiltzeko?

Zer plan aukeratuko duzu Aralarrera hurbiltzeko?

Uztailari hasiera erakargarria emateko asmoz, Gipuzkoako Parketxe Sareak, Artelatz Ingurugiro Kooperatibaren laguntzarekin, zenbait jarduera antolatu ditu Aralarreko parke naturala ezagutzera emateko.  Uztailaren 5ean espeleologia ibilaldia antolatu dugu Akaitz Txiki-2 kobazulo ederrera; uztailaren 12an… Ataunen gau ibilaldi magikoa egingo da aurreko urteetako harrera ikusita. Bukatzeko, 19an Geologia eta meatzaritza irteeraz gozatuko duzue Arritzagako haranera.Guztira hiru plan Aralar Parke Naturala sakonean ezagutzeko.

Zegamako Anduetza parketxea zabalik!

Zegamako Anduetza parketxea zabalik!

Zegamako Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker, interpretazio zentro hau Parketxe Sarean dago jada, Aizkorri-Aratz parke naturaleko parketxe hedatu modura, Arantzazun baitago parke horretako beste eraikina. Etapa berri honetan, Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak kooperatiba arduratuko da Anduetzako parketxearen arretaz eta dinamizazioaz. Zegamak eta parke naturalak dituen ondare natural eta kultural aberatsa ezagutzera emateko norbanako, ikastalde, talde antolatu, familia… guztiei zuzendutako eskaintza aberatsa eskainiko dugu: Anduetzako parketxearen bisita (Aizkorri-Aratz parke naturala, xiloteka, basogintza, Donejakue bidea…), ikastetxeei zuzendutako jarduerak neurrira, ekitaldi bereziak… Egunera egoteko sartu parketxesarea.org blog-ean.

Larunbat honetan zatoz txori-kantuak ezagutzeko ibilaldira!

Larunbat honetan zatoz txori-kantuak ezagutzeko ibilaldira!

Errenteriako Listorretako aisialekutik abiatuko da larunbat honetan txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia. Mikel Olano izango da aditua eta arlo honetan duen ezagutza transmitituko die gerturatzen diren guztiei. “Entzun, ikusi eta ikasi” lelopean, gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko digu Olanok haien kantuak entzunez. Egunero entzuten ditugu baina… desberdintzen al ditugu? Ba al dakigu zein txorik egiten duen soinu bakoitza? Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta adin guztietako lagunei zuzendua. Dohainik izango da eta aholku bezala, ekarri zuen prismatikoak! Noiz? Larunbata, Uztailak 27 Non? Listorretako aisialekuan, Errenteria.

Gerturatu zaitez gurekin naturaz gozatzera!

 

Artelatzek ingurumenarekin duen konpromisoa berretsi du Ekoscan plus agiria gaindituz

Artelatzek ingurumenarekin duen konpromisoa berretsi du Ekoscan plus agiria gaindituz

Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak Kooperatibak Ihobek egiten duen Ekoscan ziurtagiria berritu du 2012. urtean kudeaketa ekoeraginkorra egiteagatik. Ikuskaritza urtero egiten da eta 2007 urtetik hona Artelatz Ingurumenarekiko duen konpromisoa berresten joan da. Ekoscan arauaren helburua enpresak ingurumen aldagaia kudeaketa prozesuan txertatzea da, enpresaren egoera garbi islatzen duen Ekoscan ingurumen diagnostikoari esker. Ekoscanek etengabeko Ingurumen  Planak neurtzen eta kuantifikatzen dituen emaitzak lortzen ditu eta, hala, Ekoscan ziurtapen ofiziala berritu dugu!