Errenteriako Listorretako aisialekutik abiatuko da larunbat honetan txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia. Mikel Olano izango da aditua eta arlo honetan duen ezagutza transmitituko die gerturatzen diren guztiei. “Entzun, ikusi eta ikasi” lelopean, gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko digu Olanok haien kantuak entzunez. Egunero entzuten ditugu baina… desberdintzen al ditugu? Ba al dakigu zein txorik egiten duen soinu bakoitza? Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta adin guztietako lagunei zuzendua. Dohainik izango da eta aholku bezala, ekarri zuen prismatikoak! Noiz? Larunbata, Uztailak 27 Non? Listorretako aisialekuan, Errenteria.

Gerturatu zaitez gurekin naturaz gozatzera!