Abenduaren 20an Olentzeroren lagunak Arditurriko txondorretik ikatza hartu zuten Olentzerori emateko. Euria egin arren ekitaldi ederra izan zen eta jende ugari hurbildu zen 20 egunez piztuta egon den txondorretik ikatza ateratzen ikustera. Azaroaren 29an piztu zutenetik 6.000 bisitari baino gehiago izan dira bertan, ikastaldeak, norbanakoak, familiak… Harrera ezin hobea izan du eta lan bikaina egin dute lau ikazkinek; Zorionak eta eskerrik asko Trumoia, Legatza, Baserri eta Marron!!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Bigarren eskuko merkatuak: zirkulartasunaren eta iraunkortasunaren adibide bat 2026/04/24
- Natura eskapu jolasa Anduetzan 2026/04/24
- BidaSOS2030 kanpainaren amaiera 2026/04/24
- Bilboko eta Gasteizko ikastetxeetan ingurumen-heziketa lantzen 2025/02/27
- Pasaian “Etorkizuna Birziklatzen” 2025/02/27