Artelatzek aurre egiten dio kale-garbiketaren arazoari

Artelatzek aurre egiten dio kale-garbiketaren arazoari

Ugariak dira kale garbiketaren gaiarekin lotutako programa eta ekintzen inguruan galdetzen diguten udal instituzioak. Gai honekiko hiritarren zati batek duen sentsibilitate eskasak, arazo hau udal arduren artean lehentasunezko gaia bilakatzen du.

Egun, Irun eta Hondarribiako Txingudiko Zerbitzuak eta Zestoako Udalarekin lanean dihardugu gai honetan. Bezero bakoitzak, bere behar eta baliabideen arabera, diseinatuak ditugun ekintzen artean hautatzen du. Gai-zerrenda anitza da: txakurren gorotzak, litxarkerien bilgarriak, pintadak, kaleko altzarien hondatzea, kale-zurruta, edukiontzietatik kanpo uzten diren hondakinak, txikle hondarrak, zigarro-puntak, hondakin txikiak oro har…; hortaz, publiko hartzailea ere anitza da. Ekintza espezifikoak lantzen den gaiaren eta publiko hartzailearen araberakoak dira, baina biztanleri orokorrari zuzendutako komunikazio ekintzak, ikastetxe zein elkarteei zuzendutako heziketa tailerrak, sektoreko profesionalekin zuzeneko kontakturako ekintzak, esparru kultural desberdinetako hezitzaileentzako formaziozko programak… izan daitezke.

Hurrengo buletinetan kale-garbiketaren arazoari aurre egiteko esperientzia berriak azaltzea gustatuko litzaiguke.

Aste Santu borobila Arantzazun

Aste Santu borobila Arantzazun

Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak Martxoko lehenengo asteburuan zabaldu zituen berriz ere bere ateak esleipen berriaren ondoren. Artelatzetik ilusioz ekin diogu bide berriari eta hasiera ezin hobea emateko aurtengo Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator!

Parketxearen ondoko eraikinean dagoen aterpetxeak ere berehala irekiko ditu ateak. Eraikin honek, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, haien artean, Natura Parkea ezagutzera eta Parketxean jardueraren bat egitera etorriko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak… eta baita erromesak ere.

Irekiera apirilaren 10an izango da eta Aste Santutako oporrak gainean direla aprobetxatuz inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten ibilaldiak eta bisita bereziak antolatu ditugu. Amaitzeko momentu honetan punta-puntakoa den musika talde baten kontzertu akustiko bat eskainiko da. Ez galdu aukera!

Informazio gehiagorako –> https://parketxesarea.org

Gabonetan murgilduta PINetan

Gabonetan murgilduta PINetan

Gabonetan bete-betean murgilduta gaude, haurren gabonetako parke bitan: batetik, Irungo Ficoba eraikinean kokatzen den PINean (Txingudiko Zerbitzuak bultzatuta) eta bestetik Donostiako Kursaalekoan (Eusko Jarularitza eta Ecovidriok bultzatuta).

Lehenengoan gaikako bilketaren inguruan jardungo gara, jolas parte-hartzaileen bitartez eta bigarrengoan, beirazko ontzien gaikako bilketa landuko dugu jolas eta tailerren bidez.

Espero dugu, urtero bezala, parte-hartze bikaina izatea.

Urte amaiera magikoa Parketxeetan

Urte amaiera magikoa Parketxeetan

Magia kutsuz eman diogu amaiera urteari Parketxeetan, eta nolako amaiera gainera. Ehundaka pertsona pasa dira azken asteetan Arditurri, Anduetza eta Lizarrustiko Parketxeetatik, antolatu diren jardueretan parte hartzera.

  • Arditurriko Parketxea, Txondorra

Arditurriko Parketxean abenduaren 17an eta jai giroan eman genion amaiera 3 astez piztuta egon den eta sekulako arrakasta izan duen txondorrari. Ipuin kontalariek magiaz bete zuten unea eta Olentzeroren laguntzaileek ikatza atera eta mendi aldera eraman zuten.

  • Anduetza Parketxea, Olentzeroren bisita

Anduetza Parketxean jarduera eder bat antolatu zen abenduaren 17 eta 18ko asteburuan. Olentzero bertara joan zen, bere inguruko istorio batzuk azaldu eta familiei taloak egiten erakustera. Ehunka lagun bildu zituen ekimenak.

  • Lizarrustiko Parketxea, Jentilen bila

Lizarrustiko Parketxean, goiz magikoa bizi izan genuen igaro den abenduaren 18an. “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa buru genuen 500 pertsonatik gora, guztiak, Jentilak, Marimunduko, Torto, Sorginak, Akerbeltz… eta nola ez, Olentzero, ikusteko irrikaz. Goiz magikoa benetan.

Hiru jarduerek sekulako arrakasta izan dute eta bisitariengandik jasotako esker onak etengabeak izan dira. Urte amaiera magikoa eta ederra izan dugu hiru Parketxeetan.

 

Txondorra piztu da Arditurriko Parketxean

Txondorra piztu da Arditurriko Parketxean

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuz. Abenduaren 17an Olentzeroren laguntzaileek ikatza hartuko dute txondorretik, kalejiraz eta ipuin kontaketa batez girotua. Abenduaren 17ra bitartean, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduaren 4, 6, 8 eta 10ean, Txu Txu Trenak gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Hurbil zaitez Arditurrira, ez zara damutuko!

Anduetza Parketxean ere jarduera ederrak egingo dira abenduan. Olentzero, azken jentila, Anduetza Parketxera hurbilduko da abenduaren 17 eta 18an. Bere inguruko istorioak kontatuko dizkie haurrei eta talo tailerra egingo du haiekin gero, giro goxo ederrean.

Aralarko Parketxean ere ez da aspertzeko betarik izango. Abenduko zubian plan ederrrak eskainiko dira Barandiaran Museoan eta abenduaren 18an, igandearekin, Jentilak eta Olentzero ibilaldi mitologikoa ospatuko da Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Mundu mitologikoan murgiltzeko aukera aparta beraz.

Debak eta Mutrikuk txartel-chipdun edukiontzi bidezko bilketa sistemaren aldeko apustua egiten dute

Debak eta Mutrikuk txartel-chipdun edukiontzi bidezko bilketa sistemaren aldeko apustua egiten dute

Deba eta Mutriku izan dira orain arte Debabarrena Mankomunitatearen barruan materia organikoa modu bereiztuan biltzen ez zuten bakarrak. Horren ondorioz, beren hondakinen gaikako bilketa-tasak  %30ean daude, Debabarrenako baxuenak. Sistema berriaren ezarpenak %60a gainditzea eta eskualdeko lehen postuetan jartzea du helburu.

Azaroaren 24 eta abenduaren 23 bitartean ezarriko den sistemak txartel elektroniko batean du oinarria. Txartel honek edukiontzi marroia irekiko du, non materia organikoa botatzeko aukera egongo den, eta baita edukiontzi gris berria ere, orain arte egon den edukiontzi berdea ordezkatuko duena, non birzikla ezin daitezkeen hondakinak botako diren.

Kanpainak komunikazio fase bat izan du, non prentsaurreko bat eskaini, etxebizitza bakoitzera pertsonalizatutako eskutitz bat bidali, bide publiko zein eraikin publikoetan helburu horretarako egokitutako eremuetan kartelak jarri, edukiontzi berdeetan horma-irudiak jarri eta herritarrei zuzendutako informazio hitzaldiak eman diren.

Familiak helburu horretarako egokitu diren aretoetara joan behar dira eta bertan Artelatzeko ingurumen hezitzaile talde batek artatuko ditu. Familia bakoitzak 10 litroko edukiontzi marroi bat jasoko du, baita poltsa konpostagarriak, txartel elektronikoa eta birziklapenerako gida erabilgarri bat ere, azken honetan hondakinak bereizteko zalantza nagusiak argitzen direla.

Kanpaina hau ekoizle bereziei ere zabaltzen zaie (saltoki, ostalaritza, zerbitzuak, udal-bulego…), zeinentzako bakoitzaren beharren araberako berariazko materiala dagoen.