Errefusa eta organikoaren karakterizazioak

Errefusa eta organikoaren karakterizazioak

Tolosaldeko Mankomunitatean azken urte hauetan errefusa eta organikoaren karakterizazioak egin dira gaikako bilketen eraginkortasuna aztertzeko asmoz. Azken urte honetan, Artelatzen eskutik, maiatza eta uztailaren artean,  40 karakterizazio egin dira.

Artelatzeko lantaldeak ilusio handiz hartu du erronka berri hau, hondakinen zatiki desberdinak egiterakoan, pisatzerakoan eta datuak lortzerakoan oso metodikoak eta zorrotzak izanez. Lan guztia aurrez antolatuta eta era ordenatu, txukun eta garbi batean eraman da aurrera.

Azkoitiko herrian euskarri informatzaile ikusgarriak!

Azkoitiko herrian euskarri informatzaile ikusgarriak!

Artelatzeko lantaldeak, batez ere edukionti horian bota beharreko hondakinen berri izateko, kalean ipini diren euskarri informatziale ikusgarriak egokitu ditu. Euskarriak indarrean diraute eta egokitu diren lauak edukiontzi berriak dauden gune berrietatik pasatzen ari dira. Bertan oso modu bitxian ipini dira bota beharreko hondakin mota garrantzitsuenak, gure etxeetan kontsumitzen ditugunak, hain zuzen,  herritarrek izan ditzaketen zalantzak oso modu grafikoan argitzeko asmoarekin. Gogoan izan birziklatze zikloan guztion parte hartzeak berebiziko garrantzia duela!

EXPO-RETRETE ERAKUSKETA

EXPO-RETRETE ERAKUSKETA

Munduko populazio guztiak behar luke hondakin uren saneamendu eta garbiketara bidezko irismena, gorozkiak aire librean egiteari amaiera emateko, eta egoera ahulenean dauden pertsonei arreta berezia jarriz.

Txingudiko Zerbitzuak, Behe Bidasoako eskualdeko uraren ziklo integralaren kuadeaketaren arduradun izanik herritarrak kontzientziatu nahi ditu, nahi baino jokaera-ohitura desegoki gehiago gertatzen baitira eta horren. Horrela, arazo larriak sortzen dira herritarrek komuna zakarrontzi modura erabiltzearen eraginez.

Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL enpresa arduratu da EXPO-RETRETE izeneko erakusketa ibiltaria ekoizteaz; bere helburua, herritarrak saneamendu-sarearen erabilera egokiaz kontzientziatzea da. EXPO-RETRETE 2017ko ekainaren 2an zabalduko da BIOTERRA produktu ekologiko, bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren azoka berezian, FICOBAn (Irun).

EXPO-RETRETE erakusketak bederatzi erakusketa-txoko ditu eta modu parte-hartzailean lantzen dituen gaien artean: uraren ziklo integrala, komuna zakarrontzi modura erabiltzearen arazoa eta saneamendu-sarearen mantenua. Zenbait osagai komunetik edo arraskatik botatzearen tratamendu zehaztua egiten du, hala nola: toailatxo hezeak, janari-hondarrak, suspertzen ari diren kutsatzaileak (botikak eta etxeko hondakin toxikoak), gantzak eta olioak.

Erakusketara hurbiltzen diren herritarrek beraien etxebizitza (Irungoak eta Hondarribiakoak) aurkitzeko aukera izango dute, bai hornidura-sarean bai saneamenduan, komun batean eseri eta egunero-egunero komunetik botatzen ditugun hondakin solido kantitateaz ohartuko dira; izaera ezberdineko toailatxo hezeekin eta komuneko paper hezearekin frogak egiteko aukera izango dute; arratoien arazoa ezagutu eta gurekin jolas egin puzzleak eginaz, saneamendu-sareko hodien diametro erreala kalkulatu, giza gorputzean produktu kutsagarriak irudikatzen dituzten imanak jarri, ponpaketa estazioetan solidoak nola ateratzen diren ikusi bideoetan, sareko filtrazioak nola konpontzen diren… Azken finean, herritarrei oraindik ezezaguna den gai bat gerturatu.

Konekta ezazu naturarekin

Konekta ezazu naturarekin

Horixe da aurtengo lema ekainaren 5ean mundu mailan ospatzen den Ingurumenaren egunerako.  Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du, Artelatzen eskutik.

Naturaren balioa eta onurak ezagutzera ematea eta bere kontserbazioaz sentsibilizatzea dira helburu nagusiak, eskala globala ahaztu gabe, lokalean lan eginaz.

Oria ibaiaren behatokiko bi informazio panelak berritu ditugu; Informazio euskarri bat prestatu dugu etxe guztietara banatzeko eta ibilaldi gidatuak egingo ditugu ikastaldeekin, helduen talde antolatuekin eta herritarrekin Lasarte-Oriako natur guneak hobeto ezagutzeko.

BIRZIKLIK

BIRZIKLIK

BIRZIKLIK, Ecoembes, Ecovidrio eta Biboko Udalak antolatutako ingurumen sentsibilizaziorako kanpaina da. Lelo horretan bi hitz elkartu dira birziklatzea eta klik, hitz berri bat sortuz kanpaina izendatzeko. Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen instalazioan ekitaldi guztiz berritzailea eta parte-hartzailea abian ipini da ekainaren 1etik 15era. Kanpainaren helburu nagusia hondakinen gaikako bereizketa egokia egitean datza, hau da, plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak, zein beirazko, kartoizko ontziak eta papera dagozkien edukiontzietan utziz.

Ekintza kabina informatzailetan eskaintzen da eta oso deigarria gertatzen da Areatzako Zubitik eta hiriguneko beste hainbat puntuetatik. Bertan dagoen pertsonalak herritarrak gonbidatzen dituzte kanpainan parte hartzera honako ordutegian: lanegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, larunbat eta igandetan berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Zatoz!!

Artelatz Bilboko ikastetxeetan

Artelatz Bilboko ikastetxeetan

Artelatzen eskutik Bilboko bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zentroek etxean sortzen diren hondakinen gaikako bilketaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainan parte hartzen dihardute. Zehazki, 16-18 urte bitarteko 1800 neska-mutiko baino gehiago ari dira etxeko hondakinen birziklapen edukietan murgiltzen. Ekimenaren erakunde bultzatzaileen aldetik (BIlboko Udaletxeko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila, Ecoembes eta Ecovidrio) eskola komunitatean jarri dira fokoak, honek eguneroko ingurumen gaiekiko duten lotura dela eta, izan gertutasun kurrikularragatik edota lekuan lekuko proiektuetan parte hartzea dela eta. Hezkuntza maila hauetan arreta jarri izanaren arrazoia, gazte hauen esparru pertsonal eta profesionaletan izan ohi dituzten kontsumo errealetako jarraibideekiko gertutasuna izan da, gertutasun horren ondorioz eman daitezkeen ohitura-aldaketak oinarri hartuta, betiere ingurumen bikaintasunari begira. Kanpaina otsailaren 13an hasi zen eta martxoaren 31ean amaituko da.

ETXERA ERAMATEKO 1800 IMAN: errealitate areagotua etxeetan. Imanek kanpainako hiru edukiontzien inguruko informazio orokor bat dute. Keinua eta berritasuna errealitate areagotuaren bitartez gehitzen den informazioaren harira datoz, zeinaren bidez ikaslegoaren konplizitatea bilatzen den, Bilboko etxebizitzetan hondakinen bereizketaren gaia sartzea bermatuz.