Hondakinak prebenitzeko astea

Hondakinak prebenitzeko astea

Aurten azaroaren 19tik 26ra ospatu den hondakinak prebenitzeko Europako astearekin bat eginda, hondakinen sorreran murrizketa, gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko hainbat ekintza burutu ditu Artelatzek.

Gasteizen, lau hezitzaile joan-etorri gehien duten kaleetan zehar ibili dira, kanpainako mezuak zituzten biniloz apaindutako edukiontzi eta banderatxoak eramanda, modu honetan hiritarrak gaikako bilketa eta birziklapenean modu egokian eta ahalik eta gehien parte hartzera animatuz. 4.800 harreman baino gehiago lortu dira.

Basaurin birziklapenaren alde bi saio gauzatu dira, non panel eta jolas parte-hartzaileez hornitutako bi triziklo udalerritik zehar ibili diren. Proposatutako jolasetan 423 pertsonatik gora hartu du parte.

Santurtzin, karpa puzgarri batez osatutako informazio puntu baten inguruko bi saio egin dira, Parte-hartze oso handia izan dute bi saioek, zeinetan egin diren jolas, tailer eta zozketek harrera handia izan duten. Gainera, birziklapenaren alde saio bat gauzatu da, 800 pertsona inguruko partaidetzarekin.

Galdakaon, udalerriko postontzi guztietan 2017ko “Birziklatu zalantzarik gabe” egutegia banatu  da.

Sasieta Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan “Hondakinak Kitto!” ingurumen heziketa kanpaina gauzatzen ari da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutakoa eta parte hartzaile bikaina izaten ari dena.

Birziklabirintoaren bigarren edizio arrakastatsua Garbera Merkatal Zentroan

Birziklabirintoaren bigarren edizio arrakastatsua Garbera Merkatal Zentroan

Uztaileko lehenengo hamabostaldian, aurrez Donostiako Easo plazan arrakasta izan ondoren, Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentrora eraman zen, bertan, plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaldu zirelarik. Beste behin ere, oso arrakastatsua izan da eta hiritarrek oso harrera ona egin diote, izan ere, 18.000 bisitaritik gora jaso ditu.

Kanpaina, Garbera Merkatal Zentroaz gain, San Marko Mankomunitatea, Ecovidrio eta Ecoembes-ek babestu dute eta oraingoan ere, Bera-Bera eskubaloi talde izan da kanpainaren irudia.

Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentroan izango da uztailaren 1etik 16ra

Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentroan izango da uztailaren 1etik 16ra

Donostiako Easo Plazan izandako arrakastaren ondoren, Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentrora eraman da, bertaratzen direnei birziklapenaren inguruko zalantzak argitu eta ingurumenaren zainketaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Kanpaina hau, Garbera Merkatal Zentroaz gain,  San Marko Mankomunitatea, Ecovidrio eta Ecoembes-ek babesten dute eta oraingoan ere, Bera-Bera eskubaloi taldea izango da kanpainaren irudia.

Egurrezko palet eta birziklatutako materialekin egindako labirinto bitxi honek, hondakinen gaikako bereizketa egokia bultzatu nahi du. Horretarako zirkuituan jendearen arreta deitzeko elementu ugari kokatu dira, plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen direlarik.

Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentroan izango da uztailaren 1etik 16ra astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.

ZiSare programan parte hartu duten 15 ikastetxek 9 hilabetetan 4 tona  biohondakin  konpost bihurtu dute

ZiSare programan parte hartu duten 15 ikastetxek 9 hilabetetan 4 tona biohondakin konpost bihurtu dute

Ikasturte honetan guztira 4 tona biohondakin konpost bihurtu dute ZiSare programan parte hartzen duten Behe Bidasoa eta Urolako Kostako ikastetxeetan. Programa honek hondakinen murrizketan sentsibilizatzea du helburu, ikuspuntu didaktikoa ahaztu gabe. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresaren laguntzaz, Urola Kosta eta Txingudiko mankomunitateek ikastetxeetan biohondakinak konpostajearen bidez kudeatzeko sistema martxan jartzeko aukera eskaini dute.

ZiSare programak 2014-2015 ikasturtean eman zituen bere lehen urratsak, Urola Kostako 6 ikastetxeetan ezarri zenean. Ikasturte honetan, bigarren edizioan, Urola Kostako 9 ikastetxek hartu dute parte eta programa Behe Bidasoan ere ezarri da, Irun eta Hondarribiko 5 ikastetxe parte hartzen ari direlarik. Horrela, guztira 1.100 ikasle inguru ari dira zuzenki hondakinen prebentzioa oinarritzat duen programa honetan parte hartzen.

Ikasturte honetan guztira 4.345 kg biohondakin murriztu dira ZiSare programaren bitartez. Konpostagailuetara isuritako %77a, ikastetxeko jangeletan sortutako hondakin sukaldatuak izan dira eta %23a, sukaldatu gabekoak. Datuak benetan positiboak dira eta urtetik urtera kopuru hori handituz joango da ziur.

Tolosaldean Tentuz eta zentzuz birziklatzen da

Tolosaldean Tentuz eta zentzuz birziklatzen da

Maiatzeko azken asteburuan burutu du Tolosaldeko Mankomunitateak Tentuz eta zentzuz birziklapen kanpainako azken saioa. Kanpainari martxoan eman zitzaion hasiera eta azken saioarekin amaiera emateko, puxikek kolore hori, urdin eta berdez margotu zituzten Tolosako kaleak, herritarrak ongi birziklatzera animatuz.

Kanpaina honen bitartez, birziklatze tasa igo eta hobeto birziklatzea bilatu da, birziklapenaren kalitatean oinarrituz. Horretarako kalean ekintza ezberdinak egin dira: trizikloen informazio puntu mugikorra eta puxiken informazio puntua. Azken saioan puxiken informazio puntua jarri zen Triangulo plazan eta bertatik pasa zirenei, hondakin bati lotutako puxika bat puntu batetik bestera eramatea proposatu zitzaien, beste aldean gaikako lerroan egoki lotzea lortu behar zutelarik.

Ekimen honek herritarrekin harreman zuzena ahalbidetu du, zalantzak argitzeko espazio bat bilakatu delarik. Herritarren denbora eta arreta eskertzeko, poltsa berrerabilgarriak banatu dira parte hartzaileen artean.

Birziklabirintoa kanpainak 15.000 bisitaritik gora izan ditu Donostiako Easo plazan

Birziklabirintoa kanpainak 15.000 bisitaritik gora izan ditu Donostiako Easo plazan

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatu duten azken ingurumen sentsibilizazio kanpainak “Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” 15.000 bisitatik gora jaso ditu apirilaren 21ean Donostiako Easo plazan ireki zenetik maiatzaren 4a bitartean. Horrela azaldu du San Marko Mankomunitateko presidentea den Jaime Domínguez-Macayak. Gainera, presidentearen hitzetan, “hiritargoak ingurumenarekiko duen kezka eta zaintzeko nahia erakutsi du, geroz eta biztanle gehiagok birziklapenarekin lotutako ohiturak: beirazko, brik eta plastiko motako eta paper eta kartoizko ontzien bereizketa gaineratzen du bere eguneroko bizitzan”.

Video player

Parte hartzeko dinamika erraz baten bitartez, bisitariak bi sarreretatik sartzen ziren eta egurrezko paletekin osatutako pasabideetatik ibiltzen ziren birziklapenaren inguruko mezuak barneratuz. Kanpaina aprobetxatuz, ehundaka lagunek zalantzak argitzeko aprobetxatu dute. Sartu den kopurua kontuan hartuz, ekintza arrakastatsua izan dela esan daiteke.

DSC_0038

Domínguez Macayak Bera Bera eskubaloi taldeko emakumezkoen jokalarien parte hartzea eskertu du ere, hasiera-hasieratik ekintza honekin inplikatzeagatik eta irudi izateagatik. Jokalariak, bai lehenengo mailakoak eta baita harrobikoak ere, bi aldiz izan dira publikoarekin birziklapenaren mezuetan oinarritutako jolas dibertigarri bat dinamizatzen.

Birziklabirintoa, Garbera merkataritza-gunera eramango da uztailean.