Berriak
Eskolako Agenda21eko eskulanak erakusgai Hernanin
Maiatzaren bukaeran Eskolako Agenda 21en egitasmoaren barne egindako eskulanak eta materialak erakusgai jarri genituen Hernaniko Kultur Etxean. Arratsaldero, herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen bisita izan dugu eta ikasturtean zehar egin diren ekintza...
Oñati auzokonpostajean murgilduta
Duela egun gutxi Oñatiko Udalak auzokonpostajea egiteko lehenengo lau guneak estreinatu zituen, Oñatiko alkatea, Mikel Biain; Ingurumen zinegotzia, Leire Egaña eta bertako teknikaria den Aitor Gerenabarrena bertaratu zirelarik. Emaitzak ikusita eta Oñatiko...
Artelatz Eskolako Agenda21eko foroak gauzatzen hasi da
Gipuzkoako 60 ikastetxe inguru Artelatz Ingurugiro Kooperatibak kudeatzen duen Eskolako Agenda 21 eskolarteko ekintzan parte hartzen dute aurten. Donostiako, Urnietako, Lasarte-Oriako, Hernaniko, Goierriko, Tolosaldeko eta Irungo ikasleek ingurumenarekin zerikusirik...
Pago motzak kimatzen Aiako Harrian: txondorra elikatzen
Aiako Harriko basoetan antzinatik erabili da zuhaitzak kimatzearen teknika, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa lortzen baitzen. Gaur egun ere ugariak dira antzinako teknika honen lekukoak gure basoetan, pago motzak. Pago motzak ikazkintzari...
Edukiontzi marroia Txingudiko eskualdera ailegatu da gaikako bilketa errazteko
Txingudiko Zerbitzuak erakundea hondakinen gaikako bilketa zabaltzen ari da Irun eta Hondarribiko hirietan edukiontzi marroiari esker. Zerbitzu berri hau ezarri aurretik, ekintza pilotoa abian jarri zen 2011. urtetik aurrera eskualdeko 6 auzoetan: San Migel, Pinar eta...
Artelatz kooperatibak Naturaldia jardunaldietan parte hartu du
Gure ibaiek benetan duten balioaz jabetzen al gara? Nola tratatzen ditugu ibarrak eta ibaiertzak? Zenbat oztopo gaindiezin jartzen ditugu ibaietan? Zenbat ur ateratzen eta pribatizatzen dugu? Nolakoa da Gipuzkoako ekosistema akuatikoen egoera? Galdera hauei erantzuna...
Artelatzek webgune berria estreinatu du udaberrian
Tolosako Artelatz Ingurugiro Kooperatibak gogoz ekin dio urte hasierari Interneteko eta sare sozialetako arloan. Duela hilabete Facebook orrialde berria estreinatu ondoren, oraingoan webgune berria zabaldu du blog formatuan egungo joera berritzaileak bereganatuz....
Mila lagun inguru gerturatu dira Aste Santuan Aralarko eta Arditurriko parketxeetan
Gipuzkoako Parketxe Sarearen barne dauden Aralarko Parketxea eta Arditurriko Parketxea bisita ugari jaso dituzte Aste Santuan eta Pazko Astean eguraldi txarra izan arren. Artelatz kooperatiba bi parketxe horien arreta eta dinamizazioaz arduratzen da eta Aralarko Parke...
merka2sanmarcos.org Sartu, ezagutu eta erabili!
Merka2sanmarcos izenarekin bigarren eskuko merkatu birtuala 2006ko azaroan jarrri zen abian. Ordutik hona 85.000 bisita inguru jaso ditu webgune honek eta 1250 erabiltzaile erregistratu dira. Sarean dagoen baliabide honi esker San Marko mankomunitateak objektuak...
Hondakinen sorkuntza prebenitzeko plana Urola Kostan
Artelatzeko lantaldea Urola Kostako Udal Elkartean hondakinen sorkuntza prebenitzeko plan estrategikoa garatzen ari da. Planaren bigarren fasean gaude eta herritarrei luzatutako partaidetza prozesua ireki da: Zumaian eta Gertarian saio bana garatu ditugu hain zuzen....