Txingudiko Zerbitzuak erakundea hondakinen gaikako bilketa zabaltzen ari da Irun eta Hondarribiko hirietan edukiontzi marroiari esker. Zerbitzu berri hau ezarri aurretik, ekintza pilotoa abian jarri zen 2011. urtetik aurrera eskualdeko 6 auzoetan: San Migel, Pinar eta Antzaran Irunen eta Amute, Mendelu eta Puntala Hondarribian, 600 familien parte-hartzearekin. Beste behin Mankomunitateak Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak Kooperatibari  eskualdeko biztanleriari zuzendutako zerbitzu berria sustatzeko kanpainaren ardura eman dio. Ekintza honekin, beraz, hondakinen birziklaketa hobetzeko konpromisoari tinko eusten dio. Landare jatorriko hondakin organikoa tratatuz gero konposta lor daiteke, gero kalitatezko ongarria bihurtzeko lorezaintzan nahiz laborantzan baliatzeko.

Guztira 69 edukiontzi ipiniko –dagoeneko 50 edukiontzi zeuden eskualdean- dira bi hirietan biztanleriaren parte-hartzea ahalik eta erosoen izateko. Apirilaren bukaeran ireki zen edukiontzi marroia erabiltzen hasteko izena emateko epea eta maiatzaren 13tik aurrera mankomunitateak doan banatu ditu biohondakinak biltzeko behar diren ontzia, poltsa biodegradagarriak (gutxi gorabehera urte beterako) eta edukiontzi marroia nola erabili behar den azaltzen duten esku-orriak. Informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu web orrira www.txinzer.com edo deitu Txingudiko Zerbitzuak-en telefono zenbakira 902 119 384.