Artelatzeko lantaldea Urola Kostako Udal Elkartean hondakinen sorkuntza prebenitzeko plan estrategikoa garatzen ari da. Planaren bigarren fasean gaude eta herritarrei luzatutako partaidetza prozesua ireki da: Zumaian eta Gertarian saio bana garatu ditugu hain zuzen. Prozesu honetan aldez aurretik deialdirako gutuna jaso duten herritarrek Prebentzio planari buruzko informazioa jasotzeaz gain ekarpenak eta iradokizunak helarazten dizkigute aurkezten zaien zirriborroa aberastuz. Partaidetza prozesua bukatu ondoren jasotako iradokizun guztiak bilduko dira eta planean azalduko ditugu. Aste Santuaren ondorengo egunetan jarraipena emango diogu prozesuari eta falta diren hiru herrietan antzeko bilerak sustako dira. Hurrengoa Orioko zita dugu, apirilak 9an. Etorri zareten guztioi, mila esker!