Gipuzkoako 60 ikastetxe inguru Artelatz Ingurugiro Kooperatibak kudeatzen duen Eskolako Agenda 21 eskolarteko ekintzan parte hartzen dute aurten. Donostiako, Urnietako, Lasarte-Oriako, Hernaniko, Goierriko, Tolosaldeko eta Irungo ikasleek ingurumenarekin zerikusirik duten zenbait gaiak jorratu dituzte ikasturtean zehar. Azken txanpa honetan landutako guztia komunean jartzen dute gero Udal-ordezkariei helarazteko.  Donostian gai nagusia elikadura jasangarria izan da; Urnieta, Lasarte-Oria eta Hernanin, aldiz, biodibertistatea eta kultur-aniztasuna; Azkoitian, hondakinak eta Irunen eskualde mailako mugikortasuna. Orain bateratze lana egiten ari dira udalbatzar berezi batean udal ordezkarien aurrean aurkeztezko.

Duela hamar urte hasi ginen Azkoitian Artelatz Ingurugiro Kooperatiban Eskolako Agenda 21 ingurumenarekin eta eredu jasangarriekin lotutako gaiak lantzen eta beste udalerrietako ikastetxeek ere urte dezente daramatzate urtez-urte guregan konfidantza berresten.