Hondakinak

Olaiaren erronka birziklatzeko kanpaina arrakastatsua

 

Urte hasieran, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok -Artelatz antolakuntzaz arduratu zen- abian jarri zuten Olaiaren erronka, herritarren artean birziklapenaren kultura sustatzeko kanpaina berritzailea. Hilabete batean zehar Sanmarko Mankomunitatea osatzen dute 10 udalerrietako biztanleek ekintza honen berri izan zuten. Bikote protagonistak 30 metro karratuko apartamentu batean bizitza egin zuten herritarren aurrean Donostian, Pasai Antxon, Lasarte-Orian eta Errenterian. Kanpainak, nagusiki, bereizketa-lerro berdea, horia eta urdina izan zituen ardatz eta gaikako bilketari buruzko informazioa zabaltzen saiatu ginen. Biztanlegoan eta komunikabideetan izan zuen islada ikusita helburuak bete zirela esan dezakegu.
 
 

Iruzkina gehitu