Barandiaran museoak urteko egitarauaren barnean taloen tailerra antolatu zuen abenduaren 26an, 27an eta 28an. Parte hartu zuten 50 lagunek ez zuten aspertzeko aukerarik izan; lehenik artaburuak aletu zituzten ganbaran, jarraian errotan aleak ehotu zituzten arta-irina lortzeko eta ondoren norberak bere taloa egin zuen.
Artoaren jatorriaz eta gure kulturan izan duen garrantzia ezagutu zuten eta Barandiaranek bildutako hainbat kontakizun ere entzun zituzten. Amaitzeko, ondo irabazitako talo-jatea egin zuten. Izandako harrera ona ikusita, talo tailerra negu osoan eskaintzen jarraitzea erabaki dugu.
Deitu informazioa osatzeko edo izena emateko: 943 670249