Edukiontzi marroia ailegatu da jadanik Urnietako herrira. Bizilagunek izena-emateko orduan izan duten harrera ikusita esperientzia arrakastatsua izango dela uste dugu. Biztanleriaren ehuneko 65ak -1.435 familia- izena eman du edukiontzi marroian materia organikoaren bilketarekin hasteko. Artelatzeko teknikarien esanetan Gipuzkoan edukiontzi marroiaren bitartez materia organikoa biltzen ari den herrien artean partehartze altuenetarikoa da. “Edukiontzi hau irekitzeko giltza berezia behar denez, aldez aurretik informazio-kanpaina bat abian jarri du Udalak herrian biztanleriak egin behar dituen urratsak jakinarazteko. Etxe guztietan ipinitako afitxen bidez urnietarrek izena eman dute eta materia organikoa birziklatzeko materiala jaso dute, hots, poltsa bereziak, giltza, eskuorria “oso argi agertu da zer den edukiontzi marroian bota daitekeena, eta zer ez”
Busqueda
Categorías de noticias
Últimas noticias
- En busca de aves rapaces nocturnas en Zegama 2024/11/21
- El compostaje doméstico avanza en la comarca del Bajo Bidasoa 2024/11/21
- «Birziklatu» 2024/11/21
- ¡Felices Fiestas! 2023/12/20
- Día Europeo de los Parques naturales en los parketxes de Gipuzkoa 2023/05/16