Parketxeak ikasturte berrirako prest

Parketxeak ikasturte berrirako prest

Ikasturte hasierarekin batera hasi zaizkigu Parketxeak ikaslez betetzen. Uda osteko eguzki izpi eta paisaia berdez gozatzeko aukera dugu oraindik, ate joka dugun udazkena heldu aurretik. Ikasturte honetarako makina bat taldek egin dute erreserba dagoeneko eta ikastetxe guztietara egiten dugu deialdia, gure Parketxeetako ateak zabalik dituzue.

17. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

17. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

Maiatzaren 25etik 27ra burutuko den Zegama-Aizkorri Maratoia gaur egun Natur guneetan elkarbizi diren jarduera ezberdinen erakusgarri da, kasu honetan goi mailako kirolarekin lotura duena. Baina beste hainbat altxor ere gordetzen dira Aizkorri mendizerraren magalean.

Maratoiaren aitzakian jende andana hurbilduko da Aizkorpe bailarara eta aurten ere Aizkorri-Aratz Natura Parkean dagoen Anduetza Parketxeak ateak zabalik izango ditu, maratoiaz gain, inguruan aurkituko duen aukera turistiko zabalaz eta denentzako egokitutako ibilbideetan laguntzeko prest.

Hau horrela, Anduetza Parketxeak gonbidapena luzatzen dio Egunotan Zegamatik pasako den bisitari orori, Aizkorri-Aratzen ezkutatzen diren altxor guztiak ezagutzeko. Bertan antzinako basoen kudeaketa sistema, mundu osoko egur laginak biltzen dituen xiloteka eta enborren erakusketa, San Adriango igarobidean egindako aurkikuntzak eta beste hainbat gauza gertutik ezagutu ahal izango dituzte gerturatzen direnek.

Maratoiaren inguruko informazio gehiagorako: www.zegama-aizkorri.com/eu/

Bost plan Gipuzkoako parketxeetan

Bost plan Gipuzkoako parketxeetan

  1. Lizarrustiko txondorra ikusgai

Abenduaren 3an piztu genuen Lizarrustiko txondorra eta abenduaren 23ra arte egongo da piztuta. Hiru aste horietan zehar ikusgai egongo da gerturatzen den ororentzat. Gerturatu zaitezte Aralarko Natura Parkera ikazkinen lana bertatik bertara ezagutzera.

  1. Trenez Arditurrira

Abenduko zubian Arditurriko meategia ezagutzeko aukera aparta duzue: tren berdearekin bertaraino hurbildu eta Arditurriko meategian barneratu ahal izango zarete, eta hori guztia prezio borobilean. Gainera, abenduaren 1ean zabaldu zen erakusketa ere egongo da ikusgai. Erreserba egitea nahitaezkoa izango da.

  1. Hegazti askatzea Arantzazun

Datorren abenduaren 8an, ostiralarekin, Arantzazuko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz batzuk askatuko dira. Plan ederra proposatzen du beraz Arantzazuko Parketxeak datorren zubirako, ez galdu aukera eta zatoz momentu magiko hau bizitzera!

  1. Anduetza Parketxea, Goierriko bihotzean

Anduetza Parketxea zabalik egongo da zubi osoan zehar, egurraren berezitasunak, Aizkorri-Aratz Natura Parkeko altxorrak eta askoz gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen dizue Anduetza Parketxeak. Gerturatu Zegamara zubi honetan!

  1. Iturraran Parketxea

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren inguruko informazioa jaso daiteke bertan.

Konekta ezazu naturarekin

Konekta ezazu naturarekin

Horixe da aurtengo lema ekainaren 5ean mundu mailan ospatzen den Ingurumenaren egunerako.  Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du, Artelatzen eskutik.

Naturaren balioa eta onurak ezagutzera ematea eta bere kontserbazioaz sentsibilizatzea dira helburu nagusiak, eskala globala ahaztu gabe, lokalean lan eginaz.

Oria ibaiaren behatokiko bi informazio panelak berritu ditugu; Informazio euskarri bat prestatu dugu etxe guztietara banatzeko eta ibilaldi gidatuak egingo ditugu ikastaldeekin, helduen talde antolatuekin eta herritarrekin Lasarte-Oriako natur guneak hobeto ezagutzeko.

Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Parketxeetan

Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Parketxeetan

Ekainaren 11 eta 12an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Lizarrustiko eta Arditurriko Parketxeetan hurrenez hurren. Zentro honetan askotariko arrazoiengatik  zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta ahalik eta lasterren haien ingurune naturalera itzultzea da xedea.

Goizeko 11:00etan egingo dira saioak, ekainaren 11n larunbatarekin Lizarrustin (Ataun) eta ekainaren 12an igandearekin Arditurrin (Oiartzun). Parketxean elkartu eta Lizarrustiko kasuan 15 minutu, eta Arditurriko kasuan 5 minutu, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok.

Mikel Olano aditua izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak. Familian egiteko plan ederra da, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz. Jarduera doakoa izango da.

Aste Santua Gipuzkoako Parketxeetan

Aste Santua Gipuzkoako Parketxeetan

Aste Santurako egitarau zabala prestatu dute Gipuzkoako Parketxeetan. Apirilaren 2tik 12ra bitartean jarduera askotarikoak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren bisitariek. Publiko guztiei zuzendutako jarduerak gauzatuko dira; familiak, norbanakoak, taldeak…

Aprobetxa ezazu Aste Santua Gipuzkoako Parketxeak ezagutu eta bertako ondare naturala zein kulturala hobeto ezagutzeko. Makina bat aukera dituzue!

www.parketxesarea.org