Uda ere garai oso aproposa da inguruan ditugun natur eremuak ezagutzeko eta horretarako, Parketxeek makina bat aukera proposatzen dituzte uda honetarako:
Aralarko lur azpia ezagutu nahi?
Larunbat honetan, uztailak 4, espeleologia ibilaldia egingo da Aralarren, Akaitz Txiki II kobara. Lur azpiak gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi badituzu, zatoz Felix Ugarte espeleologoen eskutik egingo den ibilaldira. Plazak mugatuak dira, beraz, ez galdu denbora gehiago eta deitu 943 18 03 35 telefonora izena emateko!
Eta hori gutxi balitz, uztailaren 11ean IV. Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen ospatuko da, “Gaua gauezkoentzat” Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.
Arditurri Eguna berrikuntzaz betea
Arditurriko meategietan, Oiartzunen, urteko egunik bereziena izango da uztailaren 12a, IV. Arditurri Eguna antolatuko baita. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da bertako meategiak eta bere historia ezagutzera emateko
- Meategiak prezio murriztuan.
- Mertxe Urteaga adituaren eskutik erromatar galeri berriarekin lotutako ibilaldi berezi bat.
- Bizi Arkeologia Esperientzia: Historiaurreko gizakiak nola lan egiten zuten hurbiletik ikusi eta ikasi ahal izango da tailer anitzen bitartez.
- Haur jolasak Abaraxka Ludotekaren eskutik
Udako “abenturak” Listorretan!
Listorretako atsedenlekuak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera duzue uda honetan antolatu diren jarduera ezberdinen bitartez:
- Saguzarrak ezagutzeko ibilaldia Kiko Alvarez-en eskutik
- Kobak barnetik ikusi eta ulertzeko aukera Felix Ugarte Espeleologia Elkartearekin
- Aizpitarteko Lagunak Elkartearekin aitzinako gizakien bizimodua ezagutzeko tailerrak
Izena emateko: 943 49 45 21 / 943 49 50 69 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
Uztaila eta abuztuan Anduetza Parketxea zabalik
Asteartetik igandera zabalik egongo da Zegaman kokatzen den Anduetza Parketxea. Irteera interesgarriak prestatu dira Aizkorri-Aratz natura parkeak gordetzen duen ondare kulturala ezaguztera emateko, bseteak beste: Oltzako saroira ibilaldia eta San Adriango indusketa arkeologikoak ezagutzeko ibilaldia.
Informazio gehiago: 943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net