Tolosako DBH ikasleei gonbita luzatu zaie Uzturreko hegoaldeko magalean Udalak duen eremuan baso atlantiarrari lotutako espezieak berreskuratzeko: haritzak, zumarrak, lizarrak, urkiak eta gereziondoak landatu dira. Ekimenean Hirukide, Laskorain, Orixe eta Tolosaldea Goi Mailako LH Institutuko 100 ikasle inguruk hartu du parte eta landaketan jarduteaz gain, aldez aurretik zegoen pinudia modu jasangarrian ateratzeko sistema berritzaileari buruzko informazioa jaso dute: basogintzan erabiltzen den airezko-kablea egurra ateratzeko lur zoruan makinek sor dezaketen inpaktua txikiagotuz.
Halaber, mendiko igoeran bidean dauden hainbat elementuen inguruko azalpenak eman zitzaizkien, besteak beste: erietxeko hondarrak, iraganeko baratzeak terraza eran, telegrafo optikoaren dorrea…
Udala da 24 hektarea dituen eremuaren jabea eta landaketa ez da modu lerrokatuan egin, ausazkoan baizik, hau da, baso naturalaren antza ahalik eta azkarren berreskuratzeko. Ingurumen hezkuntzako ekimen honi esker ikasleengan eremu horrekiko aldeko atxikimendu zuzena lortu nahi da. Eskerrak partaide guztioi!!