Txingudi Zerbitzuak, Ecoembes eta Ecovidriok etxeko hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko sentikortze kanpaina bat antolatu dute azaroaren 10 eta abenduaren 3 bitartean, batik bat edukiontzi hori, urdin eta iglu berdean utzi beharreko hondakinen ingurukoa.

Txingudi Zerbitzuak kanpaina desberdin bat egin nahi izan du, berritzailea, ausarta eta dibertigarria. Horretarako bakarrizketa komikoa erabili du herritarrei betiko mezua igortzeko baliabide moduan: gehiago eta hobeto birziklatzea, baina elkarrekin tarte atsegin bat igarotzeko helburuz. Testuinguru honek etxean sortzen diren hondakinen bereizketa humore dosi batekin lantzea baimentzen du eta gaiarekiko bizipen eta konpromiso pertsonalen maila desberdinak modu komiko batean islatuak izan daitezke modu honetan.

Azaroko ostiral eta larunbatetan hiru bakarrizketatzailek jardun dute eskualdeko 12 tabernatan. Kanpainari abenduaren 3an eman zaio amaiera FICOBA azoka-barrutiaren areto nagusian ospatu zen emanaldi goren batekin, non Txabi Franquesa bakarrizketatzaile ezaguna aritu zen.

Kanpaina arrakastatsua izan da, izan ere, bai tabernetako emanaldietan baita FICOBAkoan ere aforoak bete dira.