2014/2015 ikasturtea aurrera doa eta herri dezentetan Eskolako Agenda 21 proiektua garatzen ari gara. Oraingoan bukatu berri dugun Durangaldeko Mankomunitateko Eskolako Agenda proiektua azpimarratu nahi dugu.

Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan (Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Otxandio eta Zaldibar) garatu ditugu programaren azken bi faseak: ikastetxeen arteko foroen dinamizazioa eta herri bakoitzeko Udal ordezkariekin antolatutako Udalbatzaren garapena. Aurtengo gaia: kontsumoa izan da, hondakinen ikuspuntutik begiratuta, hauen Murrizketa, Berrerabilera eta Birziklapenari buruzko informazioa aztertuz eta horien inguruko ekarpenak luzatuz.

Guztien artean lan bikaina egin dute eta hemendik aurrera Udal bakoitzeko ordezkariek etxeko lanak dituzte jasotako eskaera eta proposamen guztiei erantzuna emateko.

Zorionak partaide guztioi!!!