Galdakaoko udalak bultzatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako kanpaina honetan familia berriek parte hartzeko aukera izan dute materia organikoaren gaikako bilketan.

 Aurreko urtean 1571 familia izan ziren izena eman zutenak eta bigarren fase honetan momentuz 390 familia hasi dira beraien materia organikoa gaika biltzen, kontutan hartuz oraindik ere jende gehiagok hartu dezakeela parte bilketa honetan ESAN bulegoan (Bilbo kalean) izena eman ondoren.

 Lau buzoi berri ezarri dituzte Zamakoa, Muguru eta Ganekogorta kaleetan, jatorri begetala duen materia organikoa biltzeko (fruta eta barazki hondarrak, kafe eta infusio hondarrak…). Helburua, hondakin horiek zabortegi edo erraustegi planta batean ez bukatzea da, eta materia organiko hori konpostaje planta batean birziklatuz konpost edo ongarri natural bihurtzea.

 Horretarako beharrezkoak diren materialak banatu dira etxebizitzetan: buzoia irekitzeko txartela, kuboa, poltsa konpostagarriak eta material informatzailea.