Martxoaren 16an, gaztaz gozatzeko aukera izango da Arditurriko Parketxean, Oiartzunen. Antzinako errezeten errekuperazioan aditua den Ramon Lizeaga gaztagilearen eskutik gure inguruan eta kulturan artzaintzak izan duen garrantzia ezagutu eta artisau gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango da. Plazak mugatuak dira, horregatik erreserba egin behar da 943 49 50 69 telefonora deituta. Martxoan zehar ere hainbat ekintza ezberdin antolatu dira Aiako Harria Parke Naturalean. Adibidez, Larre-Gain sagardotegiarekin elkarlanean antolatu den “Gozatua Hernanin: sagardogintza, trikuharriak eta saroiak” , Hernaniko paisaia kulturalak ezagutu eta sagardogintzaz gozatzeko aukera ematen duena edota gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko aukera ematen duen “Leku-izenak, ingurunearen aurkibide” ibilaldi gidatua. Parketxe Sarearen blogean (www.parketxesarea.org) Gipuzkoako Parke Natural ezberdinetan antolatzen diren ekintzen informazioa kontsultatu daiteke.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Eskerrik asko eta laster arte! 2022/12/22
- Urte oparoa parketxeetan 2022/12/22
- Sentsibilizazio-kanpaina bide publikoko zigarrokinen arazoari ikusgarritasuna emateko 2022/12/22
- Jardueraz betetako urtea Andoainen 2022/12/22
- Udazkena Gipuzkoako Parketxeetan 2022/11/22