Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta ModoBulb antolakuntzapean, datorren larunbatean, otsailak 23, “Lur azpiko argazkigintza ikastaroa” antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Antxon Elorza eta Luis Nieto ModoBulb-eko argazkilariak izango ditugu irakasle ikastaro berezi honetan. Goizeko 9:30etan hasiko da Arditurriko Parketxean (Oiartzun) meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin eta ikastaroak guztira 4 orduko iraupena izango du.

Sarrera honen ondoren, argibide teorikoak emango dira ondorengo gaiak landuz:

-Meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko garaian. Iluntasuna eta hezetasuna.

-Kameraren konfigurazioa.

-Argia neurtu. Bulb modua.

-Fokatzea

-Argiztapena

-Taldean argazkiak atera

Ondoren, meategira sartuko gara, erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloak bisitatuz. Meategia sakonean bisitaren zati bat egingo dugu eta argibide teorikoak praktikan jarriko ditugu.

Parte hartzaileek reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia, linterna eta flash-a (aukerazkoa) ekarri behar dute. Prezioa pertsonako 50€koa da eta izena aldez aurretik eman behar da.

Informazioa eta erreserbak:

943 494521/ 943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

info@modobulb.es

www.gipuzkoamendizmendi.net