Aurten Artelatz Cristina Enea Fundazioak Urgull mendian antolatzen duen udako Natur Txokoa programaren kudeaketaz arduratu den 7. urtea da. Gobernadorearen bateria aretoari ezohiko erabilera bat eman asmoz, ingurune eta kokapen paregabe honetaz baliatu gara natura eta ingurumenarekin lotura duten jarduera interesgarri eta erakargarriak garatzeko. Aurrera eraman dugun programa hezitzailea eta aisialdikoa izan da aldi berean, beti ere ekintza dinamikoak planteatuz horretarako. Izan ere, eskola orduz kanpoko jarduerak dira eta norbera bere borondatez etorri da bere aisialdiko denboraldian, beraz dinamismoa eta ongi pasatzea izan dugu helburu, naturaz gozatuz eta ikasiz. Artelatzeko hezitzaileek jarrera erabat dinamikoa izan dute jarduera guztietan eta umeei ingurumenaren aldeko jarrera egokia eta irizpide kritikoa barneratzen saiatu dira. Garrantzi handia eman zaio ekintza guztietan naturaren aldeko errespetuari, animalienganako sentsibilizazioaren bidez eta beste hainbat jardueren bitartez.