Birziklatzea begi-bistan lelopean Bilboko Udalak, Ecoembesek eta Ecovidriok, Artelatzen bitartez, kanpaina bat abian jarri zuten 2012ko maiatzean, birziklatzearen premiaz eta birziklatzeko moduaz ohartarazteko. Hamar egunetan zehar Bilboko bi gazte -Bego eta Jon- jendaurrean bizi ziren Areatzan kokatutako 30 metro karratuko apartamentuan. Eguneroko bizimoduan izaten diren hainbat egoera antzeztu zituzten Bego ingurumen-kontzientzia sendoko neska zen eta bere lehengusua Jon ez zitzaion bat ere axola ingurumenak. Kanpaina honen helburua bete zela esan dezakegu, milaka lagun izan zuten Bego eta Jon bizipenen berri, birziklapenari buruzko infromazioa jasoz eta gozatuz. Berebizikoa da jendea ohartaraztea oso garrantzitsua dela ontziak behar bezala bereiztea -beirazkoak, plastikozkoak, metalezkoak, brik motatakoak, kartoizkoak eta paperezkoak- material gehiago eta kalitate hobekoak jasotzeko.