Zegamako Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker, interpretazio zentro hau Parketxe Sarean dago jada, Aizkorri-Aratz parke naturaleko parketxe hedatu modura, Arantzazun baitago parke horretako beste eraikina. Etapa berri honetan, Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak kooperatiba arduratuko da Anduetzako parketxearen arretaz eta dinamizazioaz. Zegamak eta parke naturalak dituen ondare natural eta kultural aberatsa ezagutzera emateko norbanako, ikastalde, talde antolatu, familia… guztiei zuzendutako eskaintza aberatsa eskainiko dugu: Anduetzako parketxearen bisita (Aizkorri-Aratz parke naturala, xiloteka, basogintza, Donejakue bidea…), ikastetxeei zuzendutako jarduerak neurrira, ekitaldi bereziak… Egunera egoteko sartu parketxesarea.org blog-ean.