Uncategorized

Hiri-hondakinen sorrera prebenitzeko Planak

Artelatz kooperatibak amaitzear dauka “Urola Kostako udal elkarterako Hondakinen sorrerari eta hauek prebenitzeari buruzko Plana” eta jada hasita dago Lasarte-Oriako udalerriarentzat bere Hiri-hondakinen Prebentzio Plana prestatzen. Azterketa horietan, lehenik, sortzen dituzten hondakinen azterketa sakona eta zehatza egiten da eta abiapuntu horretatik, hiri-hondakin gutxiago sortzeko jarduerak proposatzen dira. Hiri-hondakinen kudeaketan hierarkia komunitarioak prebentzioa lehenesten du beste guztien aurretik eta erreza ez bada ere, ziur gaude ildo horretan lan egiteak emaitza eraginkorrak izango dituela. Artelatzek lantalde multidisziplinar aditua dauka gaia lantzeko eta gure lurraldean erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko xedea mantentzen dugu.

 

Iruzkina gehitu