Hondakin organikoen prebentzio mailan auzokonpostajea baratzarik edota lorategirik ez duten familientzat egokitzen den jarduera da. Honi esker familia hauek sortzen duten gai organikoa bilketa zirkuitutik at gelditzen da eta gainera familiek hondakin hauek guztiz kudeatzen dituzte erabili dezaketen konposta bihurtuz, hau da autogestio ereduan guztiz murgiltzen dira. Testuinguru honetan, ezin dugu ahaztu gure hondakinen konposaketan gai organikoaren garrantzia handia dela,  azken azterketen arabera sortzen ditugun hondakinen pisuaren ehuneko 35-40 tartekoa suposatuz.   Azken urte honetan leku dezentetan atondu dira auzokonpostajerako eremuak eta Artelatzeko adituek horren inguruan lan egin dute hainbat herritan: informazio hitzaldiak, fomakuntza tailerrak, eremuen ikuskaritza lana kalitatea eta prozesua kontrolatzeko, jarraipen saioak parte-hartzaileekin… Azken hilabete honetan egindakoen artean hiru aipatu nahi ditugu: Lasarte-Oriako Zabaleta auzoan egin den jarraipen saioa Aste Berdearen inguruan bertan parte hartzen ari diren auzokideekin, Leintz-Gatzagan eman den formakuntza saioa hasi berri diren herritarrekin eta Oñatiko 6 eremutako azterketa urte beteko azterketarekin lotutakoak. Ondorio nagusi bi atera daitezke: alde batetik, parte hartzen ari diren familiek oso pozik eta gogotsu hartu dutela gaia eta, bestetik, orokorrean lana eta zereginak oso modu egokian egiten ari direla. Zorionak eta aurrera!