Udazken honetan auto-konpostajeari buruzko hitzaldiak emateari ekingo dio Artelatzek, Donostiako Udalaren kanpaina berri baten barne. Konposta egiteko guneak antolatuko dira Igeldo, Antiguo, Añorga Txiki, Zubieta eta Aieteko auzoetan hain zuzen ere. Artelatz kooperatibako bi teknikariek auzo-konposta egiteko saio bereziak eskaini dituzte zalantzak argitzeko eta konpostagailuen nondik norakoak azaltzeko. Ekintza honen bidez gure zaborraren ehuneko 40a berrerabiltzeko aukera izango dugu eta hondakinen sortzearen prebentzioan indar egiten dugu.
Konposta egiteko pausuak: Lehenik, konposta egiteko oinarrizko lau arauak zeintzuk diren gogoratu zituen, lehenik, konpostagailua lurzoruaren gainean jarri behar da, lurrarekin kontaktu zuzena izan dezan. Gainera, beharrezkoa da materia organikoa %50 berdea (hezea) eta %50 marroia (lehorra) izatea, oreka hori mantenduz. Aerobio deritzogun konposta egiteko astean behin edo bitan konposta nahastu egin behar da, konposta egiten lagunduko duten mikroorganismo eta xomorroak oxigenoa izan dezaten. Laugarrenik, hezetasuna kontrolatu behar da, lehen aipatutako oreka hori errespetatzea ezinbestekoa baita. Konposta ondo egiten baldin bada lur-usaina izango du eta bederatzi hilabete ondoren kalitateko konposta izango dugu.
Usurbilgo auzo-konposta egiteko gunea.