Magia kutsuz eman diogu amaiera urteari Parketxeetan, eta nolako amaiera gainera. Ehundaka pertsona pasa dira azken asteetan Arditurri, Anduetza eta Lizarrustiko Parketxeetatik, antolatu diren jardueretan parte hartzera.
- Arditurriko Parketxea, Txondorra
Arditurriko Parketxean abenduaren 17an eta jai giroan eman genion amaiera 3 astez piztuta egon den eta sekulako arrakasta izan duen txondorrari. Ipuin kontalariek magiaz bete zuten unea eta Olentzeroren laguntzaileek ikatza atera eta mendi aldera eraman zuten.
- Anduetza Parketxea, Olentzeroren bisita
Anduetza Parketxean jarduera eder bat antolatu zen abenduaren 17 eta 18ko asteburuan. Olentzero bertara joan zen, bere inguruko istorio batzuk azaldu eta familiei taloak egiten erakustera. Ehunka lagun bildu zituen ekimenak.
- Lizarrustiko Parketxea, Jentilen bila
Lizarrustiko Parketxean, goiz magikoa bizi izan genuen igaro den abenduaren 18an. “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa buru genuen 500 pertsonatik gora, guztiak, Jentilak, Marimunduko, Torto, Sorginak, Akerbeltz… eta nola ez, Olentzero, ikusteko irrikaz. Goiz magikoa benetan.
Hiru jarduerek sekulako arrakasta izan dute eta bisitariengandik jasotako esker onak etengabeak izan dira. Urte amaiera magikoa eta ederra izan dugu hiru Parketxeetan.