Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak (GPS), Hernaniko Larre-Gain eta Ataungo Urbitarte sagardotegiekin elkarlanean, eskaintza berri bat prestatu eta sustatu du. Aiako Harria eta Aralarko Natura Parkeetako kultur eta natur ondarea, modu atsegin batean, ezagutzera ematea eta balioztatzea da helburu nagusia, eta bisitaria sagardogintzaren mundura gerturatzea.
Goizari hasiera emateko, Aralar edo Aiako Harria Natura Parkeetan mendi ibilaldi bat egiten da (edo Ataungo Barandiaran Museora bisita gidatua), inguruko ondare horrekin gozatu eta modu atsegin batean ezagutzera eman eta balioztatzeko. Ondoren sagardotegia bisitatzen da sagardoaren funtsa ezagutzeko, sagarrondoetatik hasi eta botilaratzerainoko prozesu osoa ikusiz. Sagardotegiko menu eder bat dastatuz ematen zaio amaiera goizari. Eskaintza hau norbanakoei zein taldeei zuzendua dago. Eskaintza aparta prezio paregabean (30 euro Hernanin, 29 euro Ataunen).
Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko: parketxesarea.org 943 18 03 35 edo 943 49 50 69 telefonoetara deitu daiteke, edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbideetakoren batera idatzi.