Martxoaren 3an konposta egiteko kozinatu gabeko hondakin begetalak jasotzeko sistema berriaren prentsaurrekoa egin da Galdakaoko Udaletxean. Esperientzia pilotu batetaz ari gara eta ondorengo lekuetan garatuko da: La Cruz Norte eta Sur, Gernika eta Urreta kaleetan eta San Ignazio, Tximiolarrabekoa eta Tximiolarragoikoa auzoetan. Biztanleriari zuzendutako komunikazio kanpaina Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak Kooperatibak diseinatu du. Berez, esperientzi honetan parte hartu nahi duten familiek martxoaren 17ra arte izena eman dezakete 900102716 doako telefonoaren bitartez, bere portaletan ipiniko den kartel baten bitartez edo www.galdakaoedukiontzimarroia.com blogean.
Ondoren, hondakin-bereizketa hau egiteko beharrezkoa den materiala banatuko da, hau da: 10 litroko kubotxoa; konposta egiteko poltsak; kolore marroiko buzoia irekitzeko txartela eta bereizketa egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko gida. Kanpaina hau, bai biztanleriari bai ostalaritzari zuzendua dago eta Artelatzeko ingurumen hezitzailearen bisita izango dute, horrela beharrezko informazioa eskura izan dezaten eta parte-hartzera animatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bereizgarri bat jasoko du.
Azkenik, izen-ematearen azken saiakera bat egingo da udal egoitza batean bereizketan parte hartzeko behar den kit-a banatzeko.