Irailaren hasieran, Ataungo Lizarrusti Parketxetik abiatu zen ibilaldi mitologikoaz gozatzeko aukera eskaini zuen Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Urtean zehar Fundazioak antolatzen dituen jardueren barne, irailerako plana proposatu zuen Parke Naturala eta bere inguruak gordetzen dituen istorio eta kondairak ezagutzeko, euskaraz burututako ibilaldi gidatu batean. Ibilaldian Jentilbaratza Kultur Elkartea izan zen laguntzaile. Ibilaldia goizeko 10.00etan hasi Lizarrustiko Parketxean, eta Lareoko urtegiraino heldu zen. Bidean zehar bertaratutakoak mundu magiko batean murgildu ziren Aralarko jeinuak lagun izan zutelarik. 3 ordu inguruko iraupeneko jarduera izan zen bide zirkularra burutzeko, tartean, hamaiketakoa hartu zuten Lareora iristean. Mila esker bertaratutako lagunei!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Bigarren eskuko merkatuak: zirkulartasunaren eta iraunkortasunaren adibide bat 2026/04/24
- Natura eskapu jolasa Anduetzan 2026/04/24
- BidaSOS2030 kanpainaren amaiera 2026/04/24
- Bilboko eta Gasteizko ikastetxeetan ingurumen-heziketa lantzen 2025/02/27
- Pasaian “Etorkizuna Birziklatzen” 2025/02/27