Irailaren hasieran,  Ataungo Lizarrusti Parketxetik abiatu zen ibilaldi mitologikoaz gozatzeko aukera eskaini zuen Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Urtean zehar Fundazioak antolatzen dituen jardueren barne, irailerako plana proposatu zuen Parke Naturala eta bere inguruak gordetzen dituen istorio eta kondairak ezagutzeko, euskaraz burututako ibilaldi gidatu batean.  Ibilaldian Jentilbaratza Kultur Elkartea izan zen laguntzaile. Ibilaldia goizeko 10.00etan hasi Lizarrustiko Parketxean, eta Lareoko urtegiraino heldu zen. Bidean zehar bertaratutakoak mundu magiko batean murgildu ziren Aralarko jeinuak lagun izan zutelarik. 3 ordu inguruko iraupeneko jarduera izan zen bide zirkularra burutzeko, tartean, hamaiketakoa hartu zuten Lareora iristean. Mila esker bertaratutako lagunei!