Bizkaiko Foru Aldundiak hondakin organikoak tratatzeko sistema aldatu du, edukiontzi marroira haragizko hondakin gordinak eta kozinatuak, hestebeteak, arraina, itsaskiak, hezurrak, gazta, arrautza-hondarrak eta horien oskolak bota ahal izateko, baita bertan biltzen ziren landare-jatorria zuten hondakinak ere. Horren ondorioz, Garbiker foru-sozietate publikoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta zenbait udal kanpainak egiten ari dira berrikuntza hori herritarrei ezagutarazteko.
Barakaldo, Galdakao, Lemoiz, Berango eta Urdulizko udalek Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL enpresaren esku utzi dute helburu hori lortzeko eta herritarrei helarazteko etxeko hondakinen zati birziklagarri guztiak eta hiri-hondakinekin pareka daitezkeenak birziklatzeak dakartzan onurak.
Kanpaina bakoitzak bere berezitasuna du. Batzuk bide publikoan garatzen ari dira nagusiki, informazio-puntuekin, hala nola Galdakaon eta Berangon; eta beste batzuk etxez etxe egiten ari gara bisitak, hala nola Lemoizen eta Urdulizen, edo dendaz denda, Barakaldon bezala. Badira ikastetxeak ez ahaztearen alde egiten dutenak ere.
Nolanahi ere, ekimen guztiek bilatzen dute herritarrekin, oro har, eta sektore sozioekonomiko esanguratsuekin harreman zuzena eta hurbila izatea, Bizkaiko udalerri horietako birziklatze-tasak kuantitatiboki eta kualitatiboki hobera egin dezan, inpropioek protagonismo handia hartu baitute guztietan.