Hondakinen totemak egiteko faktoria abian jarri dugu berriz eta aurrez lotutako eskariak betetzen ari gara. Maiatzean bertan zortzi egitura berri eramango ditugu Gasteizera.

Hondakinen totemak, herritarren artean birziklapena sustatzeko baliabideak dira. Zurezko palet berrerabiliekin egindako egitura berezietan, etxean sortzen ditugun hondakinak gaika modu egokian nola bildu erakusten dute. Benetako hondakinak eta informazio panelak erabiltzen ditugu. Kalean jartzeko pentsatuak daude eta lekuz aldatzeko aukera dago. Artelatz da ideiaren sortzailea eta ekoizlea. Oso harrera ona ari gara jasotzen eta eskari berriak jasotzen ari gara. Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.