ESKALA SAN MARKO Ramón Sayans sari batekin saritua izan da komunikazio bisualaren arloan, urteko hamar lan onenetako bat aukeratu dutelarik. Saria DRUCK Faktoria Grafikak ekoizpenaren arloan egindako lan bikainari esker lortu da.  FESPA España-ko epaileek Inprimatze digitalean egindako lanen sariak banatu zituzten beste euskarri batzuen gainean egindakoak, PVC, itsasgarri, beira, metala, zeramika… eta Oihalean estanpazioa formatu handian. Zuzenean FESPA Awards Madrid 2020 nazioarteko sarietan parte hartuko du.

Birziklapena sustatzeko “Eskala Sanmarko” kontzientziazio kanpaina San Marko mankomunitateak antolatu zuen  ekainean, Ecoembes eta Ecovidriorekin batera. Jatorrizko ideia ARTELATZ enpresarena izan zen eta baita antolaketa teknikoaren ardura ere.

22 eskailera errotulatu ziren mankomunitateko herri desberdinetako puntu estrategikoetan, Donostia ere barne hartuz.