14.000 pertsona hurbildu dira   BIRZIKLIK kanpainaren instalazio berritzaile eta deigarrira.

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklik kanpaina burutu dute, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak birziklapenaren inguruan sentsibilizatzeko, irailaren 29tik urriaren 15era. Kanpaina hiru udalerritan garatu da: Donostian, Pasaia-trintxerpen eta Errenterian.

Kanpaina diseinatzerakoan, hitz-jokoa egin da birziklatu eta klik hitzekin, eta hala sortu da Birziklik, hautatutako dinamikak lotura estua baitauka argazkigintzarekin eta erruletarekin;  kaleko ekintza eta mundu digitala nahasten dira. Herritarren sentsibilizazioaren ildotik jarraituz, instalazio deigarri bat aukeratu da kalean kokatzeko eta herritarrek hainbat modutan parte hartzeko. Errotulatutako kabina bat kokatu da kalean, plastikozko, metalezko eta beirazko ontzien sailkapenari buruzko irudiekin, jendeak argi eduki dezan. Baliabide ugari erabili dira, besteak beste: informazio panelak, ikus-entzunezkoak, jolasak, argazkiak in situ egitea pantaila handi batean ikusteko… Hiru ingurumen-hezitzaile arduratu dira dinamizazioaz. Horretaz gain, kanpainako 135.000 informazio triptiko banatu dira hamar udalerrietako etxe guztietara . (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani,  Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil).  Bera Bera nesken eskubaloi-taldeak kanpainarekin bat egin du, informazioa zabalduz, sariak emanez, eta abar.