Horixe da aurtengo lema ekainaren 5ean mundu mailan ospatzen den Ingurumenaren egunerako. Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du, Artelatzen eskutik.
Naturaren balioa eta onurak ezagutzera ematea eta bere kontserbazioaz sentsibilizatzea dira helburu nagusiak, eskala globala ahaztu gabe, lokalean lan eginaz.
Oria ibaiaren behatokiko bi informazio panelak berritu ditugu; Informazio euskarri bat prestatu dugu etxe guztietara banatzeko eta ibilaldi gidatuak egingo ditugu ikastaldeekin, helduen talde antolatuekin eta herritarrekin Lasarte-Oriako natur guneak hobeto ezagutzeko.