Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak Martxoko lehenengo asteburuan zabaldu zituen berriz ere bere ateak esleipen berriaren ondoren. Artelatzetik ilusioz ekin diogu bide berriari eta hasiera ezin hobea emateko aurtengo Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator!

Parketxearen ondoko eraikinean dagoen aterpetxeak ere berehala irekiko ditu ateak. Eraikin honek, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, haien artean, Natura Parkea ezagutzera eta Parketxean jardueraren bat egitera etorriko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak… eta baita erromesak ere.

Irekiera apirilaren 10an izango da eta Aste Santutako oporrak gainean direla aprobetxatuz inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten ibilaldiak eta bisita bereziak antolatu ditugu. Amaitzeko momentu honetan punta-puntakoa den musika talde baten kontzertu akustiko bat eskainiko da. Ez galdu aukera!

Informazio gehiagorako –> https://parketxesarea.org