Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten parketxeek, Gipuzkoako Natura Parkeetako natura eta kultur-ondarearen erakusleak dira. Uda honetan aukera paregabea duzu bertaratzeko!
- Arditurriko Parketxea, mendeetako historia duten meategiak
Aiako Harriko Natura Parkeak, bai lurrazalean zein lurraren azpian, balio handiko ondarea jasotzen du, eta hura ezagutaraztea helburu duten ekintzak eskaintzen dira. Horiek, erromatarren garaiko meatzeak bisitatuz, monumentu megalitikoen magia sentituz edo pagamotzen itxura bereziaren zergatiaz jabetuz garatuko dira. Informazio gehiago.
- Anduetza Parketxea, egurraren etxea
Zegamako Anduetza baserrian kokaturik, Aizkorriren magalean, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen aberastasun natural eta kulturalaz gozatzeko leku paregabea da. Parketxeak, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzaren ondorioz sortutako paisaia kulturala erakusten du. Eraikinaren erraietara jaitsiz, bisitariak baso berezia aurkituko du bertan, mundu osoko 173 zuhaitz espezie ezberdinez osatutako enbor bildumarekin egingo du topo eta. Horren osagarri, Imanol Artolaren mundu osoko beste 1.500 bat egur lagin ezberdinez osatutako xiloteka. Informazio gehiago.
- Lizarrusti-Barandiaran Parketxe Hedatua, natura eta historia elkarturik
Aralarko Parke Naturalak jasotzen duen natur- eta kultura-ondarea oinarri, ingurunearen ezaugarriak eta bertan erroturiko gizakien arteko erlazioa azpimarratuko duten ekintzak burutzen dira. Horiek, Barandiaran Museoan, Lizarrustiko Parketxean eta gidaturiko tailer edo ibilaldietan zehar garatzen dira. Informazio gehiago.