Nola bizi ziren duela 27.000 urteko gizakiak? Horixe ikusi ahal izango dute uztailaren 30 edo abuztuaren 21ean Aizpitarteko koben erraiak ezagutzera animatzen direnek. Esperientzia liluragarri honetan, kobako pasabide eta galeria zoragarrietan barrena,  gidari apartak izango ditugu. Felix Ugarte Espeleologia taldeko adituen eta Jesus Tapia arkeologoaren eskutik, lur azpiko eremu zoragarria ezagutuko dugu. Informazio gehiago.

Uda honetan ere, Aiako Harria natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak prestatu ditugu Listorretan. Historiaurreko bizimoduarekin jarraituz, “Aizpitarteko lehen gizakiak, Historiaurreko bizimoduak” erakustaldi eta tailerrak eskainiko dira abuztuaren 13an Aizpitarteko Lagunak taldearen eskutik. Abuztuaren 5ean aldiz, hegan egiteko gai den ugaztun bakarraren ezaugarriak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da Kiko Alvarez adituak gidatuko duen “Saguzarrak hurbiletik” irteeran.

Informazio gehiago: 943 49 50 69 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net