Aste Santuan hitzordua duzu Ataunen. Barandiaran Museoa egunero zabalduko da goizez eta bisita gidatuak eskainiko dira egunero 11:30ean Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategira. Errota bisitatu ondoren, bisitariek talo tailerrean talo goxo bat prestatu eta dastatzeko aukera izango dute ere (aurrez izena emanda).

Lizarrustiko Parketxea ere hor dago, aterpetxe zein jatetxe eta guzti, Aralar inguruetan ordu batzuetarako edo egun batzuetarako “galdu” nahi dutenentzat.

Informazio gehiago